Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67.noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    abal gunea
    ona Abierta

    Bost bider bost

     

    Data borobila Bosteko 2002 erakusketa kolektibo ibiltariarentzat, hain zuzen bostgarren urteurrena dela medio Carmelo Ortiz de Elgea, Ramón Zuriarrain, José Ramón Anda eta Andrés Nagelek, Aurkitutako paisaiak - Paisajes encontrados gaiaren inguruan, bakaoitzak, bi obra erakutsiko dute. Lau artista hauez gain, eta ekimen berezi legez, orain hamar urte hil zen Rafael Ruiz Balerdi margolari bizkaitarra omenduko dute.
    Balerdi, euskal artista garaikide garrantzitsuenen artean koka daiteke. Abstrakzioaren hildotik jo zuen aintzindarietako bat izan zen eta bere izakerak plastikaren alorra zaletasun agortezinez lantzera eraman zuen, betiere errealitatea irudikatzeko modu ezberdinak aztertu eta esperimentatu nahian. 1960an bere lana Veneziako Bienalean ikusgai egon zen, gerora New York, Pittsburg, Alemania, Mexiko eta beste hainbat lekutan ere erakutsi zuen.
    Bosteko ekimena nolabaiteko ibilbide finko bat duten euskal artista garaikideen lana bultzatzeko eta beraien obrak publiko zabalera hurreratzeko sortu zen. Urrian Basauriko Torre de Arizen ikusgai egon ondoren, azaroan zehar Mungiako Torrebillela Kultur Etxera pasatuko da mostra. Handik, abenduan, Zornotza Aretora eramango dute; urtarrilean berriz Arrigorriagako Kultur Etxean kokatuko da eta azakenik, otsailean, Erromoko Kultur Etxean izango da ikusgai.
    José Ramón Andak egurra, haritza, ezpela eta astigarra, erabiltzen du oinarrizko material gisa. Aita ebanista izanik harengandik jaso zituen langai honi buruzko aurreneko ikasbidea. Eroritako zuhaitzak berreskuratzen ditu piezak lantzeko, Barcusi artistaren ideiari jarraituta es-kultura hazkutza gisa hartuz.
    Andrés Nagel 70eko hamarkadaren hasierako arte garaikidea berritzen ziharduenetarikoen taldean sartu beharko genuke. Oso da berezia artista donostiarrak burutzen duen lana, irudimenetik edota errealitatetik jasotako milaka istorio adierazteko gai da eta erabiltzen dituen material eta baliabideak ere bere ideiak bezain aberatsak dira. Oraingoan gorputzaren egitura gogorarazten diguten eskulturak dakartza, berun, lanabes eta poliester gaineko oleoan eginak teknika bikoitza erabiliz.
    Carmelo Ortiz de Elgea 60. hamarkadaren bukaerako eta 70eko Arabako pinturaren artista adierazgarrienetariko bat dugu. Figurazioak eta abstrakzioak txandakatzen dira bere lanetan, halaber ez ditu gogoko estilo ezta arauei jarraitzea. Bere ibilbidean zehar zaletasun handiz landu du paisaia, eremu natural honen esperimentazio sakona burutuz deskribapen hutsean gelditu beharrean.
    Ramón Zuriarrain 1972ko Euskal Eskolako taldeen ondoren sortutako artisten belaunaldikoa da. Estatu zein Europan andana bat bakarkako erakusketa burutu ditu bere ibilbide luzean zehar. Autore donostiarrak pintura betea, saiatua, formatu handietan konprometitua, keinu zorrotzekoa eta kolore neurritsukoa sortzen du. Urrutitik behatuz paisaiak, irudimenezko eszenak, giro abstraktuak atmosfera urtsuak aurki daitezke. Erakusketa honetako bi lanetan intentsitate ezberdineko uneak adierazten ditu, zatiez eratutako irudia eta ernetzen ari den paisaia, non pinturak elur-jauzi baten antzera amiltzen ari dela dirudien.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886