Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 71. Marzo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Gorputza eta gogamena birlotu

    YURI SAM. OTOITZA
    Egilea: JON GEREDIAGA
    Antzezleak: ANDER LIPUS, VERÓNICA FERNÁNDEZ, MIREN GAZTAÑAGA
    Eszenografia: JOSÉ PABLO ARRIAGA
    Jantziak: MIREN LORE GARMENDIA, AZEGIÑE URIGOITIA

    Argiztapena: OIER BENGOETXEA
    Musika: AITOR AGIRIANO
    Zuzendaritza: ANDER LIPUS
    Ekoizpena: FTI - ANTZERKIOLA
    IMAGINARIOA

     

    Borja Relaño

    Yuri Sam 2000 urteko neguan hil zen. Diagnosia: bihotz haustura eta zorotasuna. Hala ere, bere izpiritu shamanikoak kosmosetik bidaiatzeko aukera ematen dio, bizidun pribilegiatuak bisitatzeko aukera alegia. Yuri Samek fedea galdu zuen, baina mugaz bestaldeko bizitzen ebidentzien aurreran otoi egiten du kontraesanen artean. Yuri Samek Ehové galdu zuen, Argiaren Printzea, eta harrezkeroztik hilik bizi da bere saguzaharren konpainian. Animalia metafisikoak oso sagu zaharrak eta metafisikarik gabe bizi direnak, begi itsuko zelatariak, nahigabeko jakintsuak, animalia bitxiak, saguzaharrak.
    Horrela aurkezten dute Antzerkiola Imaginarioko kideek euren azken antzezlana, Yuri Sam. Jon Gerediaga antzerkigileak Txileko Maputxeekin antropologi tesia egiten zegoela sortu zuen antzezlana. Hasiera batean, Gerediagari bakarrizketa bezala otu zitzaion Yuri Sam, baina konpainiako zuzendaria eta antzokietan Yuri Sam pertsonaiarena egingo duen Ander Lipusek eskatuta –bakarrizketak egitearekin gogaituta baitago– beste bi pertsonaiak sartzea erabaki zuten, hots, Kurma eta Kumalen, ilargi eta eguzkiaren izpirituak hurrenez hurren. Dramaturgia berriak Antzerkiolaren makinaria martxan jarri zuen, sei hilabetez luzatutako entsaiu prozesuan buru belarri sartuz non, zuzendariaren aburuz, bai Aitor Agirianoren musika zein antzezleen gorputz lana energiaz beterik izan diren.

    Bizitzari otoi

    Antzerkiola Imaginarioaren azken lanaren protagonista otoi egitera dator otoi egiten ez duten guztien partez, mugaz bestaldeko misterioak argiztatzera dator, bertako biztanle miresgarriki errealak aurkeztera. Ander Lipusek azaldu digunez, “antzezlan hau otoitz moduan planteatzen dugu eta ondorioz, ohiko antzerkian ematen diren pertsonaiak, egoerak eta konfliktoak ez dira agertzen”.
    Antzezlan honetan hilik dagoen shaman bat antzerkia den espazio sakratura bere istorioa kontatzera doa. Horrela, hilik, bizirik dauden pertsonaia pribilegiatuengana bidearen meandroetaz lasai goza dezaten esatera dator. Hortaz, shamanaren otoitza kontsolamendu makala besterik ez da. Berak nahiago ditu bizitzaren pribilegioak: arnasa hartu, larrua jo, mozkortu. Heriotza ez da ederra eta ez da sekula izango. Hobe bizitza, hobe pekatari izateko ahalmen askatzailea. Zuzendariaren aburuz, “Yuri Samek berak bizitza faltan duen heinean, bere shaman edo sendatzaile izaerak indarra hartzen du. Zentzu horretan, arrapaladan bizi garen momentu hontan atzera begiratzera eta egunerokotasuna lasaiago hartzeko gonbitea egiten dugu. Kritika baino gure ikuspuntua eskeini nahi dugu”.

    Antzerki unibertsala

    Edozein erlijio paradigmaz josita dagoela jakinda, antzezlan hau paradigma edo leku guztietatik ulertzea oso zaila dela diote arduradunek, gauza askotaz hitzegiten baitute, hala nola, erlijioa, maitasuna edota heriotza bezalako kontu unibertsalez. Bestalde antzezlanaren egituran aspektu ezberdinak nahastuta daude, maputxe hizkuntzan diren otoitzak eta dantzak. Izan ere, Yuri Sam antzezlanaren ildoa eta kontzepzio guztiak antzerkiaren antropologiatik abiatzen dira, zuzendariak aitortzen duenez, “ikasitako metodo guztiak plazaratu behar nituelako. Kathakali indiar antzerkiko esperientziak pertsonaian isladatzen ditut, baliko dantzak agertzen dira eta azkenik, euskal dantzak ere. Antzezle gisa, azken urteotan ikasi ditudan guztiak planteatu ditugu, hots, ahal den heinean pertsonaien mugimenduak eta tramak kodifikatzea eta berdin errepikatzea”.
    Lipusen esanetan mugimenduaren kodifikazio horrek “krisi esistentziala” azaleratu dio, musikaren oinarritutako errepikapena erraza dela deritzolako, baina erritmoak berbarekin nahastu behar direnean zailtasunak areagotzen direla ziurtatzen du, “dantza eta teatroaren bateratzea lortu nahi da era batean”.
    Zuzendariak azaltzen duen bezala gaur egungo ikuspuntutik berrinterpretatu nahi du nolabait lehenago zegoen antzerkia eta shamanaren irudia eta “antzezle santifikatua” delako ikuspegitik abiatuta, otzoitz egitea ezinhobea iruditu zaie. “Nik badakit nire influentziak zeintzuk diren. Zer ikusi dudan eta zer eskeini nahi dudan ere badakit. Baina metodologia eta lan aldetik irakasleengandik jasotakoez gain, bakoitzaren esperientzia dago. Esaterako, antzezlan honetan arratiako jotak agertuko dira nolabait, baina dantza mota horretan maisua ez naizenez, niretzat balio duen energia bakarrik hartu dut haietatik. Hau da, jota ez da ikusiko, nire erara moldatzeko berautik jasotako energia baizik”.
    Ildo horretan, zuzendaria konkrezioak unibertsaltasuna ekartzen duenaren alde agertzen da, non, esaterako –eta Lipusek berak dantza eginez demostratzen digu–, euskal pausu tradizional batetik abiatuta erritmo afrikarrak edota tangoa eman ditzakeen dantzak suertatzen diren, “eta gauza bera gertatzen da erlijioarekin. Otoitz bi, edozein dela bakoitzaren jatorria, forman ezberdinak izan daitezke, baina mami berean oinarritzen dira, hots, otoi egiteak, izpirituekin kontaktatzean eta guzti hori gorputzean dugun energiarekin antzematean datza”.

    Egur zaharra

    Estetika aldetik euskal ikutu handia izango duen antzezlana dela aurreratu digute, baina aldiberean kathakali edota kabuki antzerkien itxurako elementu asko ikusiko dira. Erlijioaren tratamenduarekin bat eginez, antzinako sineskerak gogora dakartzaten elementu eszenografikoak erabiliko dituzte, hala nola, ilargiaren eta eguzkiaren irudikapenak grabatuta dituzten Jose Pablo Arriaga eszenografoak diseinatutako egurrezko elementuak.
    Antzerkiola Imaginarioak aurretik ekoiztutako antzezlan guztietan bezala Aitor Agirianok sortutako musika izango da entzungai Paola Ruizen bibolinarekin. Horretaz gain, off-eko ahotsak izango dira eta horietarako, euskeraz zein gutxi barru estreinatuko duten gaztelerazko bertsio bakoitzerako ikuslegoak erraz asko identifikatuko dituen pertsonaien laguntza izango dute.
    Yuri Sam erabat autonomoa den istorioa den arren, duela lau urtetik Ander Lipusek Makari, azkenengo ama titulua izango duen etorkizuneko ikuskizunari begira zuzendariak dituen zenbait planteamendu agertuko ditu. Izan ere, zuzendariak aitortu digunez, azken urteotan burututako ikuskizunetan egindako esperimentu askoren atzean dago Makari, non erritoaren eta tragediaren bere ikuspuntu partikularra eskainiko duen.

    MARTXOAK 6-8, 14, 28, 30 MARZO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886