|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Oskar
preziatuaren bila
KLAKETA
Egilea: HORTZMUGA
Antzezleak: IZPIÑE SOTO, RAÚL CANCELO, SONIA
VILLAMOR, GORKA URRUTIBEAZKOA, IÑAKI AGUINAGA
Konpainia: HORTZMUGA TEATROA |
Borja
Relaño
Zinemaren
munduan murgildu berri dira bilboko Hortzmuga taldeko kideak haurrei
zuzenduriko kale-ikuskizun berria den Klaketan, non zinemagile talde
zoroa herriko plaza eta kaleetara helduko den Mendebalde urruneko
neska ausarta pelikula filmatzeko asmoz. Indiar eta bakeroen
filma honek, ordea, buruhauste bat baino gehiago ekarriko die, filmea
aurrera eramateko zine-izar berriak bilatu eta eszenak grabatzeko
ikusleen partehartzea ezinbestekoa baita. Horrela, Arantxa Goikoetxearekin
batera ikuskizunaren koordinatzaile den Gorka Zerok azaldu digunez,
ikuskizuna emango den lekura helduko gara eta bertan dauden
pertsona guztiak gureganatuko ditugu, den-dena gure pelikula filmatzeko
prestatuta balego bezala, udaletxearen aurrealdea, esaterako, dekoratua
balitz moduan....
Lengoaia teknikoa
Izaera nabarmena duen zuzendaria, glamour izugarria duen zine-izarra
eta burua non daukan ere ez dakien kameraman despistatuak osatzen
duten aparteko zinemagile taldea inguruak miatzen eta beharrezko
extra-paperak banatzen hasiko da. Halere, ez da batere erraza izango,
filmean partehartzeko edozer emango luketen bi udaltzain aurrean
topatzen duten guztia nahasteko asmoz agertuko baitira.
Guzti hori dela medio, Hortzmuga taldeko antzezleek plazaratutako
pertsonai barregarriek ikuslegoa zinemaren mundu liluragarrian murgilduko
dute, horretan erabiltzen diren planu motza edota mobiola bezalako
kontzeptu ohiekoenak jorratuz. Koordinatzailearen esanetan lengoaiaren
zehaztasunak istorioaren nondik norakoak ahalik eta hoberen lotzen
lagunduko digu eta, horrez gain, ikuskizunak izan dezakeen helburu
pedagogikoari begira, haurrek zinemagintzaren sekretuekin duten
lehen kontaktua izan daiteke.
Izan ere, Mendebalde urruneko neska ausarta delako filmea
burutzeko protagonistek errealitatean egin ohi den bezalako dinamika
erabiliko dute, hau da, eszenak ekoizketa prozesuak agindutakoaren
arabera grabatuz eta ez gero pelikulan ikusiko diren ordenean, eta
hasiera batean kaosa irudituko zaiena, amaieran zentzuna hartuko
du, titereekin proiekzioaren parodia egingo dugulako.
Klaketaren ikuslegoak, beraz, parte hartu berri duen pelikularen
estreineko emanaldia ikusteko aukera izango du, non indiar neska
baten eta bakero baten arteko amodiozko istorioa kontatzen den.
Indiar eta bakeroen pelikulen aitzakia erabili arren, Hortzmugako
kideek filma horietan eman ohi den onak eta txarrak kontzeptuak
saihestu dituzte, azken urteotan haurrak gero eta biolentoagoak
direla nabari dugulako, eta aktibitatea eskatzen duen edozein antzerki
emanaldik aurrean duena jotzera bultzatzen baitu.
Hastapenetako antzerkia
Bilboko konpainiak ikuskizun berriak bata bestearen atzean plazaratzearen
irrika duen heinean eta antzerkiak eskaintzen dituen genero gehienak
ikutu ondoren, Hortzmugaren hasierako formak berreskuratzera dator
Klaketa, non antzerkia eta jolasaren arteko mugak itxuragabetzen
diren animazioari lehentasuna emanez. Gorka Zerok esan digunez nahiz
eta urteak pasa ahala beste adierazpide batzutara eboluzionatu dugun,
ez ditugu konpainiaren sorkuntzako izaerak ahaztu nahi.
Hortaz, klownaren ikuspegitik ekin diote euskeraz zein gazteleraz
egingo duten Klaketa honi non pertsonaientzat mundua zoroetxe ikaragarri
haundia den. Eszenaratzean ere konpainiaren ezaugarriak nabarmenduko
dira, Kukubiltxo konpainiaren tailerrean egindako lau metrotako
panpin artikulatuak erabiliz edota audioa daraman estruktura mekanikoa
eramanez, dena Lucky Luck-en komiki eta 50. hamarkadako wenstern
zinearen estetikaren ikuspegian oinarrituz.
MARTXOAK
1-4 MARZO
BEGIRATU AGENDA
|