Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 71. Marzo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Suahiliz mintzatzen den herrialdea

    KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL
    Egilea: JOXEAN SAGASTIZABAL
    Egokitzapena: NAGORE ARANBURU
    Antzezleak: IXABEL AGIRRESAROBE, IÑAKI AGIRREZABAL, MIKEL SARRIEGI, AINERE TOLOSA, EGOITZ LASA, ANJEL ALKAIN
    Eszenografia: TIPULA S. L.

    Jantziak: JONE GABARAIN
    Argiztapena: CARLOS SALABERRI
    Musika: AITOR FURUNDARENA
    Zuzendaria: ANARTZ ZUAZUA
    Konpania: GORRINGO  

     

    Euskal literaturaren historian ale gehien saldu duen lana egokitu eta taularatuko du Gorringo antzerki taldeak, Joxean Sagastizabal idazleak 90. hamarkadan sortutako Kutsidazu bidea, Ixabel estreinatuko baitu. Alberdania argitaletxeak kaleratutako liburuak 31 edizioa gainditu du, 60.000 aletik gora alegia.
    Orain arte talde gipuzkoarra haurrei zuzendutako kale ikuskizunetan murgildu bada ere, aurrera pausu nabarmena emango du ikuskizun berriarekin “helduentzako eta areto barrurako egiten dugun gure lehen ekoizpena delako”, Anjel Alkain aktorearen esanetan. Aipaturiko asmoez gain, taldekideek argi izan zuten “komedia egin nahi genuela” eta gainera Sagastizabalen istorioa “hurbilekoa egiten zitzaigun, geografikoki zein hizkuntza mailan”, Anartz Zuazua zuzendariak dioenez, oinarriko lana Tolosaldean kokatzen baita.

    Bi mundu

    Eszenografiak, jantziak edo musikak duten garrantzia ukatu gabe, taldekideen esanetan “testoan eta bertan isladatzen den komizitatean dago lanaren garrantzia”.
    Nagore Aranburuk egindako egokitzapenak lanaren mamia errespetatu du. Juan Martin euskaldun berria da Kutsidazu bidea, Ixabel laneko protagonista eta bere bitartez ulertzen da istorioa, kontaketa lehen pertsonan egiten baitu. Mutila Alkizako euskaltegian dago eta ‘Harrialde’ko Aranguren baserrira doa bere hizkera hobetzeko asmoz. Baina bertan entzuten duen euskera berak ikasitakoarekiko erabat ezberdina da. Ez du tutik ere ulertzen eta entzuten duena suahilia iruditzen zaio.
    Alkainen esanetan “bi mundu isladatzen dira ikuskizunean, Tolosaldeko jendea eta inguru horretara euskera ikastera doan hiriko jendea. Eta egoera horretatik hainbat jende pasa denez, gure asmoa antzokietara zein herri txikietara heltzea da”.
    Aranburuk, ekoizpena gauzatzeko, testoari zehatz-mehatz heldu badio, pertsonaia bat kendu eta eszena berri bat gehitu du. Sagastizabalek liburuan sartu ez zuen pasartea “berak kontatu zion Nagoreri eta ikuskizunean tartekatzeko guztiz aproposa iruditu zaigu”, Zuazuaren esanetan. Bere ustetan “esku artean dugun testoa karameloa dela badakigu eta, horregatik, errespeto osoz lantzen ari gara”.

    Aurpegi berriak

    Alkainek aitortu egiten du telebistan eskuratu duen ‘fama’ puntua aprobetxatzeko asmoa dutela, nahiz eta helburua ez den “antzokietan telebista egitea”. Arituko diren aktoreen artean profesionalak, orain arte haur antzerkigintzan eta profesionalak izatekotan dabiltzanak tartekatuko dira.

    MARTXOAK 15, 21, 22, 23, 28, 29, 30 MARZO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886