|
|
usika
|
Euskal
konpainiak protagonista
Hiru
zarzuela ekitaldi eskainiko dira martxoan euskal antzokietan, El
cantar del Arriero eta La pícara molinera Barakaldo Antzokian
taularatuko dira eta Pablo Sorozabalek sortutako Don Manolito Donostiako
Antzoki Zaharrean.
30 urte igaro ondoren, berriro taularatuko da Donostian Sorozabalek
konposatutako lan ospetsua, oraingo honetan Sasibill Elkarte Lirikoaren
eskutik martxoaren 8an eta 9an. Ikuskizuneko protagonista nagusia
Espainiako Konpainia Lirikoko lehen baritonoa eta Madrilgo Zarzuela
Antzokiko kantaria den Luis Cansino izango da eta berarekin batera,
María Gargallo sopranoa, María Jesús Gurrutxaga,
Josu López Soraluze, Sasibill elkarteko abesbatza eta Orkestra
Donostiarra arituko dira, Josean García eszena zuzendaria
delarik.
Ikuskizunaren ardatza madrilgo mendialdean dagoen eski estazio baten
kokatzen da. Don Manolito helduak Margot gaztea du gogoko, baina
honi Guillermo kirolaria gustatzen zaio. Maiteminduta dagoen arren,
Don Manolito neska laguntzeko prest agertuko da, ondorioz Margot
berataz maiteminduko delarik.
Barakaldo Antzokian burutzen ari diren XI. Zarzuela topaketak 2an
jarraituko dute Barakaldoko Orfeoiak eskainiko duen El cantar del
arrierorekin. Bertan, Mariblanca eta Anselmoren maitasun istorioa
azaltzen da eta bien artean tartekatuko den Lorenzo mandazainaren
borrokaldiak.
Antzoki bizkaitarrean hile honetan izango den bigarren agerraldia
23an burutuko da eta bertan aurten bere mendeurren betetzen duen
Bilboko Zabalguneko Elkarte Koralak hartuko du parte. Emanaldi honetan
Pablo Luna konpositore aragoiarrak sortu zuen lan ospetsuenetarikoa
taularatuko da, La pícara molinera jarriko baitute ikusgai.
|