|
|
usika
|
Iparraldeko
sortzaileen erakusleihoa
Musika
eta Antzerkia bilduko dira Biarritzen burutuko den Bi harriz lau
xori ekimanaren 9. ekitaldian eta bertan Jean-Marie Ecay eta Hegalka
taldearen kontzertuez gain, Azika eta Compagnie Traboules konpainien
emanaldiak burutuko dira. Lau ekitaldiez gain, gitarrajole zein
musikazaleei zuzendutako Master Class saioa burutuko du Ecay musikariak
martxoaren 11n arratsaldeko zazpietan Betbeder musika dendan.
Iragarritako agerraldietako protagonista nagusia Donibane Loizuneko
Jean-Marie Ecay gotarrajolea izango bada, berarekin batera ohiko
taldekideak diren Loic Ponthieux bateriajolea, Philippe Chayeb bajujolea,
Christophe Cravero bibolinjolea, Thierry Farugia saxojolea, Chistian
Martínez trompetajolea eta Daniel Zimerman tronboijolea eszenaratuko
dira.
Gare du Midi antzokian 14an eskainiko den saio horretarako beste
zenbait musikari gonbitatu ditu Ecayk, bere ibilbidean taldekide
izan dituen zenbait musikari, alegia. Tarteko, Itoiz taldean lankide
izan zuen eta Biarritzeko saioan kantari arituko den Juan Carlos
Pérez, Didier Lockwood bibolinjolea eta Marc Berthoumieux
eskusoinujolea ere ekitaldirako gonbitatu ditu. Beraiekin batera
ezagutzera eman ez diren beste zenbait musikari ere bertan izango
direla iragartzen dute Biarritz Culture erakundeko antolatzaileek.
Ibilbide emankorra
Jean-Marie Ecayk musika ikasketak burutu ondoren musikatik profesionalki
bizitzea erabaki zuen, eta sei urtez Hego Euskal Herrian eta Estatu
espainiarrean zehar ibili zen, lehenik Itoiz taldeareki eta ondoren
Michel Portal, Ruper Ordorika, Jacques Higelin, Eddy Louiss, Richard
Galiano, Claude Nougaro edo Dee Dee Bridgewater-ekin, besteak beste.
1987an, Bernard Lubat-ekin zebilela, Didier Lockwood ezagutu zuen
eta 1993az geroztik Caron Ecay Lockwood hirukotearen
abenturan murgildu zen.
Egitarauan tartekatu den bigarren musika ekitaldia hurrengo egunean
burutuko da, Colisée antzokian. Mario Gachis-en zuzendaritzapean,
Hegalka taldeko kideak diren Thierry Biscay, Maialen Errotabehere,
Céline Mounole, Domeka Zubeldia eta Magalie Zubillaga kantariek
eta Rémi eta Robin Gachis, Mathieu Haranboure eta Christian
Amorena musikariek hain hurbil, hain urrun... ikuskizuna taularatuko
dute.
Bertako antzerkigintza
Hegalka taldearen emanaldia bildu eta moldatutako hamasei kantuez
gain sortutako beste sei abesti berriekin osatzen da. Kantu gehienak
amodioaz zein herriaz mintzatzen dira, musika goxoz eta hunkigarriez
lagunduta, beti ere hurbiltasunaren eta urruntasunaren inguruan
murgildurik.
Bi harriz lau xori egitasmoa Coliséen eskainiko diren bi
antzerki emanaldirekin osotuko da. Alde batetik, Azika Taldeak errealitate
eta fantasiaren artean sortutako Kontu konta zan lana taularatuko
du 11n eta bestetik, Traboules Taldeak Howard Buteren liburuan oinarritutako
Gure baitako ilargiak taularatuko du.
MARTXOAK
11, 13, 14, 15 MARZO
BEGIRATU AGENDA
|