|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Guda
osteko samina
TXORITXO
BAT DEKOT ESKUETAN
Ideia: OHIANE ENBEITA, ENERITZ ARTETXE
Aktorea: OHIANE ENBEITA
Zuzendaria: ENERITZ ARTETXE |
Irakasle
eta ikasle harremana izatetik lankide estu izatera pasatu dira Ohiane
Enbeita eta Eneritz Artetxe Txoritxo bat dekot eskuetan bakarrizketaren
esperientziaren ondorioz. Barakaldo Antzerki Eskolan ezagutu zuten
elkar, Ohianek joan zen urten irakasle izan zuela eta biak gernikarrak
izanik, antzezlan hau muntatzeko proposamena egin zion Eneritzeri.
Gernikak Gerla Zibilean jasandako bonbardeaketa eta garai hartako
emakumeen bizipenak izan dituzte abiapuntu oraingo honetan. Protagonista,
gerla bukatuta, baserri etxean isolatuta bizi da, errealitatetik
at, herria suntsituta ikusteko ideiarekin obsesionatua. Barne gatazka
ikaragarria sofritzen du, nolabait guztia ahazteko gogoz baina kontzientziaren
deia burutik kendu ezin duela.
Antzeko esperientzia latzak bizi izandako emakumeen testigantzetan
oinarrituz moldatu dute, hasiera baten Ohiane Enbeita eta Eneritz
Artetxek, biek, antzeztea pentsatua zeukaten bakarrizketa hau. Batik
bat Gernika bertako Alargun Elkarteko emakumeak izan dituzte aitorle
nagusi.
Proiektua aurrera eramateko ideia bezain bat batekoa izan zen antzezlaaren
izenburua. Eneritzek hilzorian zegoen txoritxoa topatu zuen muntaiko
prozesuarekin hasiaz batera eta denborak aurrera egin ahala konturatu
ziren egitate hark sinbologia eta harreman estua zeukala jorratzen
ari ziren gaiarekin, nolabait bizitzan aurrera egiteko grina.
APIRILAK
27 ABRIL (20.30)
ELAI-ALAI ARETOA - GERNIKA
|