|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Itxuraldatutako
pertsonai xelebreak
KONTU
KONTARI EDO KONTUZ KONTALARIAREKIN
Egilea: XABIER DÍAZ ESARTE
Antzezleak: IZASKUN MUGICA, GUILLERMO TOLEDO, SOFIA DIEZ,
LUR KORTA, ÁLVARO MARTÍNEZ, MIKEL MIKEO, VIRGINIA
CERVERA
Argiztapena: LUZ Y FER
Eszenografía: JAVIER PÉREZ
Jantziak: AMELIA GURUTXARRI, MARÍA JOSÉ SAGÜES
Zuzendaria: ION BARBARIN, PATXI LARREA
Ekoizpena: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA-ESCUELA NAVARRA DE
TEATRO |
{Iruñeako
Udaleko Kultur Sailak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako
XI. Umeentzako Antzerki testu lehiaketan irabazlea izan zen lana
estreinatuko da apirilean Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitzan.
Eguberrietan gaztelaniazko atalean irabazlea izan zen lana estreinatu
ondoren orain euskara saileko irabazleari behin-betiko aurkezpena
egitea dagokio. Atal horretan Xabier Díaz Esarte idazleak
sortutako Kontu kontari edo kontuz kontalariarekin izan zen garailea.
Ipuin nahasketa
Antolatzaileek emandako 1.500 euroko diru-sariaz gain, lan irabazlea
ekoiztu eta taularatzeko enkargua jaso zuten Nafarroako Antzerki
Eskolako kideek eta horretan izan dira azken hilabetean irakasle
zein ikasle ohiez osotutako taldea.
Ekoizpen berriak hiru ardatz nagusi jorratzen ditu. Alde batetik,
protagonista den idazlea bere bizitzako ipuinaren bila dabil eta
bapatean argitaratzailearen bisita jasoko du, zein bere azken ipuina
erosteko asmoarekin datorren. Baina eztabaida baten ondorioz ganbarako
eskaileratik eroriko da idazlana.
Magiaren ondorioz sortuko da bigarren pasartea, ezagunak diren ipuin
ezberdinetako pertsonaiak bizidun bilakatuko dira eta ipuin guztietako
protagonistak nahastuko egingo dira. Horrela, pertsonaiak besteen
ipuinetan tartekatzen dira, gehienak haurtzaroko inozentzia galdu
dutelako. Horrela, kanperekin doan makarra izango da Txano Gorritxu,
Errauskine aldiz bere ama izango delarik.
Txerritxo maltzurrak
Gertatutako arazoak konponketa xelebrea izango du azken atalean,
idazleak gaiztoak bilakatu diren Hiru txerritxoen ipuin berria sortuko
baitu. Bertan, ipunetan gaiztoan den otsoa Natura babesten ahaleginduko
da, txarritxoak lotsagabeki lursailekin espekulatzen ahaleginduko
diren bitartean.
Ion Barbarinekin batera antzezlana zuzentzen duen Patxi Larrearen
esanetan Xabier Díaz Esarteren obra txotxongiloekin
egiteko pentsatuta zegoen, baina guk benetazko aktoreekin egitea
erabaki genuen egokitzapena egitea nahiko erraza zelako. Nahiz
eta testua argi eta garbi egon Larrearen esanetan, sorkuntza
lana sakona izan da aktoreek gorpuzten dituzten pertsonaiei
txotxongilo itxura ematea zaila izan baita.
Lana burutzeko, ikasle ohiekin baliatu dira Nafarroako Antzerki
Eskolako arduradunak, Larrearen esanetan Nafarroan aktore
euskaldunak aurkitzea ez baita erraza. Eszenarioan azalduko
diren zazpi aktoreek hamaika pertsonai gorpuztuko dituzte, gehienak
ipuin ospetsuetako protagonista ezagunak.
Kontu kontari edo kontuz kontalariarekin Nafarroako Antzerki Eskolaren
egoitzan estreinatuko bada ere, apirilaren 14tik 16ra bitartean
eskola ezberdinetako haurrei zuzendutako beste sei emanaldi izango
dira.
Xabier Díaz Esarte
Xabier Diéz Esarte (Ezkaroze-Iruñea) ha ganado el
Concurso de Obras Infantiles del Ayuntamiento de Iruñea en
dos ocasiones, en 2002 con Kontu kontari edo kontuz kontalariarekin
y con anterioridad con Ez geratu jokoz kanpo. Ha publicado cuatro
libros de teatro infantil, la novela Tiza Negra y acaba de editar
el libro y CD Trágame tierra por encargo del Gobierno de
Nafarroa.
APIRILAK
13 ABRIL (18.30)
NAFARRROAKO ANTZERKI ESKOLA - IRUÑEA
|