|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Susmoa
gauzatzerakoan hasten da jaia
LA
JALOUSIE
Egilea: SACHA GUITRY
Antzezleak: MICHEL PICCOLI, ANNE BROCHET, STÉPHANE
FREISS, ANNIK ALANE, MICHEL PILORGÉ, PASCAL TERNISIEN,
LAURENCE KÉLÉPIKIS, MICHEL CRÉMADÈS,
SYLVIE FLEPP
Eszenografia: NICOLAS SIRE
Jantziak: BERNARDETTE VILLARD
Argiztapena: LAURENT CASTAINGT
Musika: STÉPHANE GRAPELLI, DJANGO REINDHARDT
Ekoizpena: THÉÂTRE EDOUARD VII |
Entractes
erakundeak antolatutako denboraldiaren barne, Le jalousie ikuskizuna
taularatuko du Biarritzeko Gare du Midi antzokian Edouard VII konpainiak,
non zeloak eta beraiek dakartzaten ondorioak diren ikuskizunaren
ardatza. Agerraldiko protagonista, Albert Blondel alegia, jeloskorra
da eta, hori esatea, ez da ahuntzaren gauerdiko estula!
Blondelentzat gauez eta egunez barneak irensten dizkion gaitza da
eta horregatik bere emaztea etengabe atsekabetuko du eta, ondorioz,
be buruaz kezkatzen da.
Nahiz eta Blondelen emaztea den Marthak ukaezinezko frogak aurkeztu
ezin izago dio bere zintzotasuna senar gizajoari frogatu. Emakumeak
jasaten duen egoera lehertzekotan dagoela, egoera guztiz aldatuko
da, pozoina eskuartean duelako.
Senarrak horrenbeste susmo izan ondoren, Martha ustekabean
eta nahi gabe adulterioan eroriko da, hain zuzen, Albert zentzudun
bilakatu den garai horretan eta orain arte bere emazteari ukatutako
konfidantza osoa ematen dionean.
Ikuskizun honek duen berrikuntza nabarmenena, orain eta betiko Sacha
Guitry idazlearen eskua nabaritzen dela da eta berak eragiten duen
barre gogoa, umore ikutua eta zinismoa bazter guztietatik azaltzen
da aspaldiko komedia honetan. Edouard VII konpainiak sortutako antzezlana,
Guitry bezala, guztiz gazi-goxoa, bizia eta gozagarria da.
APIRILAK
30 ABRIL (20.30)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
|