|
|
antza
|
Naturaren
imaginekin jolasean
L´
HEURE DE CÉLÉBRER
Koreografo eta zuzendaria: JEAN-PIERRE AVIOTTE
Dantzariak: FRANCESCA SPOSI, EVA HORAKOVA, CYRILLE DE LA BARRE,
JOAN BOIX
Jatorrizko musika: DIDIER MELAYE
Biolontxeloa: FRANÇOIS TORRESANI
Perkusioa: NASSER SOLTANI
Biolina: BERNADETTE GARDEY
Argiztapena: JEAN PIERRE AVIOTTE, JEAN-FRANÇOIS MILASO,
SÉBASTIEN CHAPUIS
Jantziak: VIRGINIE BERGER, JEAN-PIERRE AVIOTTE
Konpainia: COMMUN INSTANT |
Commun
Instant taldeko zuzendari eta koreografo den Jean-Pierre Aviottek
Baux de Provencen, Efergo bailaran, kare harrizko kanteretan kokatzen
den Cathedrale d´ Images deritzon erakusketa natural-artistikoak
eskaitzen dituen liluretan oinarritu da L´ heure de celebrer,
azken lanean.
Albert Plécyk ikusentzunezko esperientzia ikaragarrienetako
bat ahalbidetu asmoz inauguratu zuen 1977an Cathedrale d´
Images delakoa. Hiru gela edo galeria nagusitan banatua dagoen mostra
dugu, urtean urtean, programa ezberdinak antolatzen dituztelarik
gai baten inguruan imaginak eskaini ditzakeen aukeretan sakonduz.
Aipatu berri dugun inspirazio iturria erabat lotuta dago Aviotte
berak molde berrien eta elementuen arteko parekotasunarekiko sentitzen
duen maitasunarekin. Ikuskizun hau beraz funtsezko lau elementu
naturaletan oinarritzen da: sua, haizea, ura eta lurra, hala nola,
Cathedrale d´ Imagesen elementu nagusiak kontsidera daitezkenak.
Suaz hitz egitean XVIII. mendeko maitalea, arima bat argiztatuz,
desio grina sortarazten saiatuko dela ikusiko dugu. Airea aldiz
mugimenduak janzten eta eranzten dituen oihal gardenen irudiaren
bidez adieraziko da. Kondaira finlandiar bat du izpide uraren kontaketak,
hots, itsasoko uretan bizi denarekin ezkondu nahi duen eta hura
bereganatzeko sorginkeria erabiltzen duen gazte baten istorioa,
hain zuzen ere. Lurra, ama lurra izango litzateke eta bera dantzari-taldeak
gorpuztuko du. Eta modu bitxi honetan L´heure de célébrer
jaioko delarik.
APIRILAK
25 ABRIL (20.00)
EGIA KULTUR ETXEA - DONOSTIA
|