Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 72. Abril 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Euskal mitologian murgiltzeko

    ZIGOR
    Egilea: FRANCISCO ESCUDERO
    Liburuaren egilea: MANUEL LEKUONA
    Interpreteak: AINHOA ARTETA , IGNACIO ENCINAS, PAVLO HUNKA, CHRISTOPHER ROBERTSON, ALFONSO ECHEVERRIA, MARTA UBIETA, MABEL PERELSTEIN, MAITE ARRUABARRENA, PEDRO CALDERÓN, ALFONSO ECHEVERRIA, JOSÉ MANUEL DÍAZ
    BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA
    BILBOKO OPERA KORUA
    DONOSTIAKO EASO KORUA

    Eszena zuzendaria: EMILIO SAGI
    Musika zuzendaria: ANTONELLO ALLEMANDI
    Ekoizpena: OPERA LAGUNEN BILBOKO ELKARTEA (OLBE)

     

    Euskal sortzaile eta abeslariak nabarmenduko dira Bilboko OLBE elkarteak 2002-2003 denboraldian azken saioan. Ekitaldian 2002ko ekainaren 7an zendu zen Francisco Escudero konpositorearen Zigor lana taularatuko da eta bertan Ainhoa Arteta soprano tolosarra, Alfonso Echevearria baju donostiarra, Marta G. Ubieta mezzosoprano bilbotarra eta Maite Arruabarrena mezzosoprano donostiarra izango baitira kantari, besteak beste.

    IX. mendeko Nafarroa

    Euskal Herriko musikagintzan sortutako operak urriak badira ere, Escuderok egindako obran tartekatzen diren dohainak azpimarragarriak dira eta zenbait aditurentzat asmo baten gailurra, ikuspuntu estilistiko ezberdinetik, Jesus Guridik egindako ‘Amaya’ operari ‘jarraipena’ ematen dion lantzat har daitekeelako.
    1967ko urriaren 4an Bilboko Coliseo Albia antzokian estreinatu zen ikuskizuna, IX. mendean kokatzen da Nafarroan. Noblezia ‘errege hautatze’ prozesuan zegoen, Erreinuak hegoaldetik mairuen erasoak jasaten zituelako eta normandoena iparraldetik.
    Aibarko Gartzea da erregegai egokiena, baina hil egiten da eta Santxol bere oinordekoa, hilabete gutxiko ume txikia da. Zunbeltz berekoiak, Gartzea zanaren anaiak, errege izatearen gogo amorratuak jota, bere iloba Santxolen hilketa antolatzen du, haurra nagusitan, bere lehiakidea bailiteke. Zunbeltzen asmo maltzurrekin jabetu ondoren, Urdazpal morroi leialak, bere semea den Urko jarriko du Santxolen seaskan eta aldaketarekin ohartu gabe, Zunbeltzek iloba erasotzen duelakoan morroiaren semea hilko du.

    Borrokalari ausarta

    Urdazpalek bere semea balitz zaindu du umea hogei urtetan eta normandiarren aurka eginiko erakustaldi bikainak direla eta, gazteen idolo bilakatu da. Urko, itxura baten behe mailako gaztea, Zunbeltzen alaba den Lorerekin maitemintzen da. Tartean Urdazpalek aspaldi burututako hilketa aurpegiratuko dio Zunbeltzi eta salaketa horren ondoren morroia hiltzen ahaleginduko bada ere, Lore tartean jarriko da eta neskak jasoko du heriotzera eramango duen zauria.
    Escuderok eta Manuel Lekuonak “elkarlan estua” egin zuten Zigor opera gauzatzeko, konpositore gipuzkoarrak Jon Bagüeseri esan zionez 1989an argitaratutako elkarrizketa baten. “Gauza benetan zailak exijitzen nizkion On Manueli, nahiz eta liburuxka elkarrekin burutzen ari ginen”. Horren emaitza “abesbatzak, orkestra eta gainontzeko elementuak dituen sinfonia handia bezala definitu badaiteke, jantziak, pertsonaiak, argiztapena edo erreostato jokuak gehitu behar zaizkio”.

    Francisco Escudero

    El zarauztarra Francisco Escudero (1912-2002) es un compositor de referencia entre los creadores vascos y españoles del siglo XX, además de ser uno de los responsables de la formación de parte de los compositores vascos actuales. En su repertorio destacan obras como Concierto para piano, Illeta, Aránzazu, Concierto para chelo o Sinfonía Sacra, entre otras.

    APIRILAK 5, 7, 9, 12, 15 ABRIL (20.00)
    EUSKALDUNA JAUREGIA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886