|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Antzerki
harrobi bikaina
Deba
Beheko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren hemeretzigarren edizioan
ikastetxe, unibertsitate eta antzerki talde profesionalak bat egingo
dute aurten ere, maiatzaren 7tik ekainaren 9ra bitartean burutuko
den ekimenean. Emanaldiak Eibarko Hezkuntza esparruko aretoan, Mutriku
eta Ermuan izango dira. Nahiz eta zenbait ekitaldi ingelesez eta
erdaraz izan, gehienak euskeraz buruturiko ikuskizunak ditugu. Aurtengo
unibertsitate antzerki egitarauaren barne berritasunak egongo dira
hauen artean Narruzko Zezen, Eibarko antzerki taldearen lana, Sivisbellum.
Horretaz gain, haize freskoa ekarriko duen antzerki talde valentziar
bat dator Prometeo Encadenado antzespen mitikoarekin. Konpainia
profesionalei dagokienez, azken aldian haurrentzako estreinatu berri
diren obrak ikusteko aukera egongo da.
Urtero
bezala, aurten ere esparru guztietako antzerki gune den mostra honetan,
eskolartekoak ilusio haundiz ikuskizun mordoa prestatu dute.
Erakusketan sei urtetatik hamazazpi urtetara bitarteko ikasleek
parte hartuko dute; hain zuzen ere Eibarko, Ermuako eta Mutrikuko
ikastetxeetako haur eta gazteak. Berritasun bezala ingelesez egindako
ikuskizunak ikusteko parada izango da Ermuako Eskolabarri School-eko
The Fantastic Friends taldeen The beautiful duck eta Eibarko La
Salle Isasiko Txapapote taldearen Robin Hood antzezkizunekin.
Talde profesionalak
Profesionalen artean, hainbat dira beraien lanak erakusketa honetara
eramango dituztenak.
Títeres Trompicallo konpainiak bere Jiñol antzeskizunarekin
datorkigu. Bertan, Bulú jaunak zapatak egin nahi ditu eta
antzokira pakete bitxi bat helduko zaio. Hortik aurrera zentzugabeko
egoerak arrazoigabe eta nonnahi gertatuko dira. Pakete barruan krokodilo
bat agertuko zaie eta Jiñol-ek, Bulú jaunaren lankideak,
puntako azken teknologiarekin krokodiloa ehizatzeko tramankulu ugari
sortaraziko ditu.
Bat batean inork asmatuko ez lukeen zerbait harrigarria gertatuko
da. Ikuslea-rengan, emozioa azken muturreraino mantentzea lortuko
duena.
Haurrentzako lanekin jarraituz, Txalo konpainiak Natatxa obrarekin
txikien mundua isladatzea saiatuko da. Bertan, zazpi urteko neskato
bat eta bere lagunen arteko bizipenak kontatzen dira. Horretarako
konpainiak, Klown teknika erabiliz haur pertsonaiak sortarazten
dituzte.
Antzezleek haurren benetako izpiritua eskaintzen;ahalaginduko dira,
hau da, jolasa. Askotan, helduek ume baten paperean murgiltzen direnean,
berau imitatzen saiatzen dira imitazioa parodia bihurtuz. Txalo
hortik aldentzen ahalegindu da.
Muzziki eta Muzziko pertsonaien eskutik, Pok produkzioak ekoiztetxe
berriak sortutako Muzzikiren bidaia harrigarria haur ikuskizunak,
munduko bost kontinentetatik abentura musikala proposatzen du. Pascal
Gaignek bere semeari kontatzeko asmoz inprobisatutako ipuin eta
fabulak oinarri eta urteetan etxean bildutako instrumentu musikal
exotikoak erabiliz, haurrei euren unibertso txikitik mundu zabalerako
bidea aurkeztuko die.
Abentura eta berrikuntza
Antzezlana
ez da itxia izango; emanaldi bakoitzeko ikuslegoaren ezaugarriek
markatuko baitituzte emanaldiaren nondik norakoak.
Hamar urte bitartera arteko haurrei zuzendutako Leire hasiberria
eskainiko du Porpol Antzerki talde arabarrak. Bertan, antzezlaneko
protagonistak, kontu kontalaria izatea erabaki du baina hain da
lotsatia eta horrenbesteko bedurra sentitzen du ez dela jende aurrean
aritzeko gai. Izebak larriune horretatik ateratzen lagunduko du
baina ustekabean bere aldemenetik desagertu eta bizi duen errealitate
berezi horri bakar bakarrik aurre egin beharko dio kokildu gabe.
Sargantana Antzerki taldeak estreinu bat dator, Historia del bazar
encantado, Tramuntanako haizearekin batera bidaia liluragarrietara
eramango gaituena. Don Tomeu, Robertina eta Florentina protagonistek
munduko erregearen nondik norakoak, zaldunak, aztiak, sorginkeria,
haur txinatar biren asmakizunak, Errusiako gabonak... ezagutzeko
aukera izango dute bertara hurbilduko direnek.
Beste berritasun bat ere dakarkigu Little Chamber konpainiak. Ingeleraz
buruturiko Happy Birthday obra honen helburua, haurtzarotik ingeleraren
munduan murgiltzea delarik. Konpainiak dioen bezala antzerkia baino
gehiago, Celebration Street-en burutuko den festa izugarri bat da
ikuskizun hau. Bertan ingelesez hitz laburrak eta errazak aipatuko
dira.
Esparru unibertsitarioa
Eibarko Narruzko Zezen antzerki taldeak Sivisbellum obrarekin gaur
egun pil-pilean dagoen gai bat aztertuko du; guda alegia.
Taldekideak tonu umoretsu eta ironikoz gerraren aurkako deia zabaldu
nahi dute. Haitzuloetatik hasi eta garai desberdinetan izandako
gatazka belikoen deskribapena izango da obraren oinarria. Gudari
buruzko iritzi desberdinak baterez ere, emakumeek gai honi buruz
dituztenak.
Denborarekin, Gerraren artean korapilatuz joan da, honek bortxakeria
handiagoa ekarri duelarik. Ondorioz, bakea lortzeko asmoz protagonistek
denboraren hasierara beltatzea nahi izan dute.
Ametsak, zer dira? Debacle Teatro konpainia galdera horri erantzuten
saiatuko da Muerte de un sueño lanarekin. Ametsak bakoitzaren
irudimenean gertatzen diren lilurak dira; baina zergatik ezin dira
irudimenean ez ezik mundu errealean amets horiek gauzatu?
Batez ere erru-sentipenetatik sortzen direnean eta bizitza eta heriotza
banatzen dituen lerro estuan garatzen direnean, gertatzen denari
edo gerta litekeenari buruzkoak.
Valentziatik mundu mitologikoarekin harreman zuzena duen obra bat
iritsiko da. Cheste-ko Grupo de Teatro del C.E.I. taldeak Prometeo
Encadenado antzestuko du.
Emanaldi honen berritasun nabarmenena zuzeneko musika entzuteko
aukera izango da. Horretaz gain, bertsio honetan protagonistek gaur
egungo hizkera erabiliko dute.
Prometeo erdi-jainko eta heroiak Zeus Olimpoko jainko guztien erregeari,
sua lapurtu dio lurtarrei eskaintzeko asmoaz. Hori dela eta zigor
bezala Prometeo harkaitz batean lotuaraziko dute, sai batek bere
gibela egunero egunero jango diolarik. Baina hilkorra ez denez,
gauero gibela hazten doakio eta bere zorigaitza jasan behar izango
du .
BEGIRATU
AGENDA
|