Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 73. Mayo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Egon... badaude

    MAMUTXAK
    Antzezleak: MARI FELI ETXEANDIA, JAVIER OBREGÓN ‘TARCI’, IURGI ETXEBARRIA, GORKA FUENTES, ION ERIZ, ARITZA RODRÍGUEZ, AIORA SERRANO
    Irudiak: PERNAN GOÑI
    Panpinak: KUKUBILTXO
    Musika: PABLO LASA
    Jantziak: NATI ORTÍZ DE ZARATE
    Zuzendaria: JOSE CÁMARA
    Ekoizpena: KUKUBILTXO

     


    Joseba Goroztiza


    Euskal Herriko eta inguruetako mamu guztiak agerian jarri eta bergizarteratzeko asmoarekin, Larrabetzuko Kukubiltxo konpainiak Mamutxak enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu eta prest dira dagoeneko herri, auzo eta kaleetan zehar euren zerbitzuak eskaintzeko.
    Eskakizunaren berri izan eta berehala dator burura galdera: baina, bada mamutxik gure herrian? Enpresa horretako nagusia eta marketing arduraduna den Josu Cámararen esanetan “gaur egunera arte mitologian eta ipuinetan kokatu ditugun pertsonaiak dira. Baina, egun, munduko adituen esanetan, gure artean bizi diren jeinu edo beste munduetako pertsonaiak direla esan dezakegu. Munduan, jada, 7.805 espezie ezberdin detektatu dira” eta arazoa jendeaurrean horrela azaltzen dute.

    Primerako lantaldea

    Inguruetan izan daitezkeen Basajaun, Lamia, Herensuge, Tartalo, Galtzagorri, Gaueko, Sugar eta antzerako mamutxak aurkitzeko asmoarekin, munduko unibertsitate hoberenetan doktoratutako zazpi zizentzilariz osatutako lantalde bikaina sortzea lortu du Mamutxa &Co.ko arduradunak. Ion Eriz eta Gorka Fuentesek, Boston eta Oxfordeko Unibertsitateetan burutu zituzten ikasketak hurrenez hurren, eta lehenengoak zintifikoen lantaldea koordinatzen badu, bigarrena mamutxen soinuetan espezializatuta dago. Mari Feli Etxeandiak psikosoziologia ikasketak egin eta gero, jeinu eta mamutxak gizarteratzeaz arduratzen da, Aritza Rodríguezek bestalde, izakien eboluzioa irakasten du Massachusettseko Unibertsitatean eta Aiora Serrano laborategiko gaietan aditua da.
    Mamutxa & Co. enpresako lankideek gaitasun bikaina dute “egun bakar bateko lanean mamutxa denak detektatu eta lokalizatzeko”, Cámararen esanetan. Lana aurrera eramatea, odea, ez da gauza erraza, Etxeandia doktoreak dioenez “Euskal Herriko mamutxak izkutatzaileak baitira eta gure lehen ahalegina gordelekuetatik ateraraztea da”.
    Zientzilariak euren jakite-mailaz gain, ‘unitate funtzionala’ deituriko furgonetaz baliatzen dira, zein punta-puntako teknologiaz eta tresna sofistikatuz hornituta dagoen. Tramankulu horren bitartez, zientzilariek mamutxen izaera aztertu behar dute “aldez aurretik ezin dezakegulako baieztatu arriskutsuak direnik edo ez”, Rodríguez doktorearen esanetan.

    Edonor izan daiteke

    Bada ez bada, mamutxek dituzten hainbat botere deuszeztatzeko baliabideak jartzen dituzte zientzilariek eta, estaterako, “lamiek maitemintzeko duten boterearen kontrako antidotoa erabiltzen dugu”.
    Mamutxak & Co.ko adituek diotenez “badakigu gure artean bizi direla, herri guztietan eta edondon azaltzen direlako eta ingurukoak ez badakite ere, mamutxa edonor izan daiteke”. Enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak epegabeko garantia dute eta bisita txartelean aipatzen den bezala “mamutxarik aurkitzen ez badugu, dirua bueltatuko dizugu”.

    MAIATZAK 31 MAYO (20.00)
    SABINO ARANA KALEA - LEIOA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886