|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Karpapekoak
eszenario gainean
Biarritz
Culture erakundeak antolatutako On sappelle, on sfait
un cirque! egitasmoaren izenburupean, zirkoaren edertasuna
erakutsiko duten sei konpainia azalduko dira Udal Kasinoan, Gare
Du Midi eta Colisée aretoan maiatzaren 28a eta 31 artean.
Cirque Baroque, Cirque Eloize eta SeN S CacHé, Chant
de Balles, Mauvais Espirits eta 111 konpainiek prestatutako ikuskizunetan
trapezioa, malabarrak, akrobaziak, orekariak eta beste hainbat zirko
disziplina tartekatuko dira. Antzokietan izango diren ikuskizunez
gain hiriko hainbat auzotara hedatuko da jaialdia, Filiflot taldeak
eskainiko dituen agerraldiekin.
Lau
egunetan zehar On sappelle, on sfait un cirque! egitasmoaren
barne tartekatzen diren ikuskizunekin gozatzeko asmoaz Biarritzera
gerturatzen diren ikusleak, zirkoaren emozioa, hotzikarak eta berriarekin
dastatzeko aukera izango dute. Bertan izango diren zazpi konpainiek,
zirko ikuskizun garaikideak taularatuz, amesteko aukera paregabea
eskainiko dute.
Aurtengo jaialdia maiatzaren 28an abiatuko da Cirque Baroque konpainiak
eskainiko duen Triple Trap lanarekin. 1987an sortutako konpainiak
1973an eman zituen lehen urratsak, garai hartan antzerginitzan murgilduta
bazegoen ere, Le Puits aux images izenarekin. 2001 urtean
sortutako Triple Trap ikuskizuna bisuala, hiru artistentzat sortutako
lana da.
Tresna herrikoiak
Céline Dupuis, Jean Baptiste Taguet eta Ayako Tomita akrobatek,
hiru kideen arteko maitasun istorioa eskaintzen dute, hiru sokaz
eta trapezioaz baliatuz. Hirukoteak leuntasunetik eta poesiatik
abiatuta noregehiagokoara eta gorrotora jauzi egingo du, beti ere
erritmo lasaian burutzen dutela euren ekitaldia.
Chant de Balles konpainia Vincent de Lavenére juglare akrobata
eta harizko musika tresnak jotzen dituen Eric Bellocq musikoak osatzen
dute. Bikoteak osatutako ikuskizuna eszenaratuko dute 29an. Teknikoki
jatorri artistiko guztiz ezberdinetan oinarritzen den emanaldian
zitararekin lagunduta jotzen dituzten Erdi Aroko eta Errenazimendu
garaietako doinuekin laguntzen da. Bikoteak xistera, Biarnoko zintzarriak,
lautea eta tiorba erabili, jostatu eta elkartzen ditu ekitaldian.
Lavenére eta Bellocqek euren gaitasuna eta artearekin ordezkatzen
dute tresna herrikoiek duten arima. Saioan, elkarrekin topo egiten
duten pilotak erabiliz, erritmo lasaitu, doinua keinu bilakatu eta
keinua hizkuntza bezala erabiltzen dute.
Mugak gainditzen
Hiru
artisten lana biltzen da Compagnie Mauvais Espirits taldeak 30ean
Udal Kasinoan erakutsiko duen Léonard... Malagomie ikuskizunean.
Alix Bouyssié orekaria eta margolari eta kontorsionista den
Cecile Junca-Bouyssié artistek Leonardo Da Vinci ospetsuak
izan zuen amets berdina gauzatzeko asmoa dute: bihotza gorputzetik
ateratzekotan daudenentzat hegan egiteko makina asmatzea, alegia.
Alix eta Cecilek eskaintzen duten saioa, kolore nahasketarekin eta
bikoteak eskaintzen dituen oreka-joku ikaragarriekin ikuslegoa biguntzen
dute.
Olivier Alenda, Anne de Buck eta Aurélien Bory artistek osatzen
duten Compagnie 111 taldeak I.J.K. deituriko ikuskisuna eskainiko
du Udal Kasinoan jaialdiaren azken egunean. Hi-rukoteak kubo-forma
duten kutxekin eta pilotekin osatutako ikuskizun eskergarria burutzen
du.
Pilotak kuboen kontra astintzerakoan sortzen den doinuekin, musika
tresnekin ateratzen doinuak bezalakoak lortzen dituzte. Kuboak aldatzerakoan,
piloten erreboteak egiten duen doinua ere aldatzen da eta kokapen
berriarekin burutzen dituzten jokuek bitartez, artistak musika konposatzaileak
bilakatzen dira. Hiru akrobata-musikariak saio barregarria eskaintzen
badute, suspentse puntua ere erasten diote emanaldiari eta eszenariotik
desagertzerakoan, pilotekin burututako balletaren segida magikoa
azaltzen da.
Bukaera borobila emango dio Cirque Eloize konpainia quebekiarrak
aurtengo On sappelle, on sfait un cirque! ekimenari.
Jeannot Painchaud zuzendaria artistikoak gidatzen duen taldea orain
direla bi urte izan zen Biarritzen eta maiatzaren 30ean eta 31n
emango dituzten saioetan, Nomades azken ekoizpenaik eskainiko dute.
Bere ibilbidearen lehen hamarkada bete ez duen konpainia quebekiarrak
20 herrialde eta 200 hiritan eskaini ditu orain arte sortutako hiru
ikuskizunak, guztira 1200 emanalditik gora emanez. Excentricus
eta Cirque Orchestra lehen bi ikuskizunak ia bi milioi
zaletuen aurrean aurkeztu ondoren, lan berriarekin datoz, non 14
artista eta zuzenean azaltzen diren lau musikoekin aurkezten diren.
Daniele Finzi Pascak zuzentzen duen Nomades ikuskizunarekin, ametsezko
bidaian murgilduko dute ikuslegoa, bere irudimena hara eta hona
dabilen bitarean. Agerraldian tartekazen dituzten dantzak, abestiak,
doinuak, juglareen jokoak eta akrobazia numeroak, mundu zaratatsu
eta lirikora eramango dute ikuslegoa, gauan, zeruan eta munduko
ikuskizun handienean murgiltzen duten bitartean.
Rutina y provocación
Las compañía de Fred Teppe y Matthieu Tassy, Compàgnie
SeNS CacHé, presentará en el Colisée
Et pourquoi pas?, en el que uno de los protagonistas, el austero,
es prisionero de un entorno rutinario, mientras que el otro, el
impulsivo y provocador, ha decidido que cada momento es un juego.
La iluminación del espectáculo es de Aitz Amilibia.
MAIATZAK
28-31 MAYO
BEGIRATU AGENDA
|