|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Lau
eguneko jaialdi trinkoa
12
ikuskizun eta bederatzi konpainiekin osatuko da aurten maiatzaren
8tik 11ra artean Hendaian burutuko den Mai du Théâtre
ekimenaren XIX. ekitaldia. Jaialdi lapurtarrak hasierako asmoei
tinko heltzen dio eta bertan talde profesionalak nagusitzen badira,
konpainia amateurrak ere euren ekoizpenak taularatzeko aukera izango
dute. Association Culturelle Hendayaise erakundeak Théâtre
de Chimères konpainiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldiak,
adin guztietako ikuslegoari zuzendutako ikuskizunak eskainiko ditu,
portu inguruan, herriko auzo ezberdinetan eta Les Variétés
antzokian, aretoko zein kaleko agerraldiak txandakatuz.
Hendaiako
Orio eta Joncaux auzoetan, Les Variétés aretoan eta
portu inguruko gune ezberdinan burutuko dira aurtengo Mai du Théâtre
ekimenaren barne eskainiko diren 26 agerraldiak, non konpainia profesionalen
ikuskizunak talde amateurren lanekin tartekatuko diren.
Aurten izango diren taldeen artean Compagnie Babylone nabarmenduko
da, Paris inguruan dagoen Mitry-Mory herrian egoitza duen konpainiak
hiru ikuskizun ezberdinetan banatutako 11 agerraldi eskainiko baititu.
Babylonekoek herriz herri daramaten munduko antzoki txikiena
deitutako gurdian, Les entresorts forains egitasmoan biltzen diren
bi lanak eskainiko dituzte. Alde batetik A feu et à sang
eta bestetik La tour deiturikoa ikusgai jarriko dituzte, biak Patrice
Cuvelierek zuzendutakoak direlarik.
Antzezleak beti antzezle
Lehenengokoak Napoleón Bonaparte eta Nelson almirantearen
arteko norgehiagokoa isladatzen du, biek Olga ederra gorteiatu nahi
dutelako. La tour ikuskizunak berriz, Jeanne liraina eta Antonin
Bellani asmatzailearen artean sortzen den ezinezko amodioa aipatzen
du.
Konpainia berak taularatuko duen hirugarren ikuskizunak Les vieux
démons du izenburu. Eszenarioaren alde batean lanean ari
diren antzezleak azaltzen dira eta, besteak, antzezle ohiak bizi
diren egoitza isladatzen du. Alde baten eta bestearen artean dagoen
muga desagertzerakoan, antzeztu, irudimena landu eta gogoeta egiten
duten gizakiak besterik ez dira gelditzen.
Klown elastikoa
Hiru saio emango ditu bere buruari Elastique izen artistikoa jarri
dion Stéphane Delvaux klown belgiarrak. The gag man izenburupean,
txantxa eta ametsak nahasten dituen artista izateaz gain, tristuratik
ezuztekora eta poztasunera berehala pasatzen da. Elastizitate bikaina
duen klown garaikide honek, lurrean zein airean, ahoz behera zein
hankaz gora egon daiteke.
1999an sortutako Fragile antzezlanaren bi saio eskainiko dituzte
mimoa, akrobazia eta klowna lantzen dituen Leandre Ribera kataluniarrak
eta dantza jorratatzen duen Claire Ducreux frantziarrak. Leandre-Claire
konpainiak emango duen saioko protagonista, helbide jakinik ez duen
eta zentzugabeko elementuekin etxe bat egin nahi duen bikotea da.
Baina zoriontasuna hauskorra denez, ekaitza datorrenean
hasiko dira komeriak. Leandre-Claireren agerraldiak mimoa eta dantzan
oinarritzen direnez, hitzik esan gabe ikuslegoaren irrifarrea eta
xamurtasuna sortarazten ahalegintzen dira.
Elbarritu psikikoei sorkuntza arloa lantzeko sortutako LOiseau-Mouche
taldeak, Bolikostako Koffu Kwahulé idazlearen testuan oinarritutako
Bintou lana taularatuko du. Vincent Goethals zuzendariak aktore
elbarrituekin burututako proposamen honetan, inork ulertzen ez diodala
uste duen 13 urteko gazte baten tragedia isladatzen da. Protagonistak
aldiriko lagun taldeburua da eta nagusien bortizkeria eta ulertezintasunak
eraginda bere hezikaiztasuna erakusten du. Horrez gain, Bintouk,
alde batetik erakusten duen bizigogoa eta bestalde jasaten duen
jatorrizko sendiaren tradizioagatik, bihotza zatituta du.
Giza borroka
La
Crosse en lair antzezlanaren saio bakarra eskainiko du Compaginie
Jolie Môme taldeak, Michel Roger zuzendaria delarik. Groupe
Octubrerentzat Jacques Prévert idazleak asmatutako obrak,
askatasunaz, militarismoaren aurka eta iraultzaz mintzatzen da,
Frantzian Front Populaire zegoela eta Espainia Guda Zibilean murgilduta
zegoen garaian alegia. Horrez gain, eliza eta faxismoak burututako
aliantzaren kontra langileek borrokatzeko duten eskubidea aldarrikatzen
du. Lan artistikoa lantzeaz gain, etorkinen, langabetuen, etxerik
ez dutenen eta langileriaren borroka guztiek azaltzen dira.
Compagnie Théâtre de lEphémèrek
Jean-Yves Picq idazlearen Petites Pieces à géométrie
variable bildumatik ateratako Donc lana jarriko du ikusgai.
Maine hiriko Lan-gune Dramatikoa kudeatzen duen taldeak obra garaikide
batean oinarritutako antzezlana proposatzen du. Agerraldian azaltzen
den pertsona bat isil-isilik dago eta bere alboan diren beste hirurei,
haren jarrera jasan ezina egiten zaie. Hori dela eta zenbait esaldi
ateratzen ahalegintzen dira. Egileak, barre algaren artean, elkarri
esateko ezer ez badugu zertarako hitzegin? edo zergatik
isildu horren beste esateko dagoenean? galdetzen du. Picq-ek
mundua bere izaeran ikusteko proposamena egiten du... eta azkenean,
bakoitzak atera ditzala ondorioak.
Euskaldunak pil-pilean
Euskal Herriko hiru talde izango dira Hendaiako Mai du Théâtre
ekimenean, alde batetik, Panta Rhei gasteiztarrek haurrei zuzendutako
Helen lana taularuko dute. Biarritzen egoitza duen Théâtre
des Chimeresek Singes I ikuskizuna antzeztuko du eta Larresoroko
Compagnie Le Petit Théâtre de Painek Mescalgne aukeztuko
dute.
Panta Rheiren ikuskizuna Osasunerako Antzerkia egitasmoan oinarritzen
da, Helen protagonista, gorra, mutua eta itsua baita, baina Anna
Sullivan irakaslearen laguntzarekin iluntasunetik irtengo da, sentimentuak
eta emozioak adieraztea lortuko baitu, komunkazioaren miraria gauzatuz.
Ikuskizunean tartekatzen diren irudien bitartez, taldekideek haurren
jakinmina sortaraztea dute helburu.
Le Petit Théâtre de Pain taldearen ikuskizuna Anton
P. Chéjoven Hartza, Alfred Jarryren Ubu
erregea eta Dario Fok Erdi Aroko Juglarearen jaiotza
obren moldaketetan oinarritzen da. Mesclagne ikuskizunean antzerkia,
abestiak, dantzak, hizkuntzak eta musikak tartekatzen dira inolako
konplexurik gabe, euren asmoa botereaz, maitasunaz, lanaz eta nekazariez
mintzatzea baita jaia eta algara giroan murgildurik.
Jaialdiaren antolakuntzan parte hartuko duen Théâtre
des Chimeresek bestalde, Singes I lana taularatuko du. Bertan zein
da gizakien eta tximinoen arteko benetazko diferentzia? bezalako
galderak botatzen dira, gauzak ezberdin ikusten baitira metro bateko
alturatik edo hainken gainean ibiltzean.
El protagonismo de los aficionados
Los espectáculos de compañías profesionales
que se exhibirán entre el 8 y el 11 de mayo en el marco del
Mai du Théâtre de Hendaia, se alternarán con
las representaciones que protagonizarán los integrantes de
los talleres organizados por Théâtre des Chimeres.
Las funciones que se ofrecerán en La Criée del puerto
de la localidad labortana, se celebrarán los días
9 y 11. La primera de las dos jornadas incluye la representación
de Surprise, una creación del taller de niños de Lussardy,
dirigido por Marie-Pierre y Amaia, mientras que el de adultos que
dirige Dominique Dauge Marty pondrá en escena Au théâtre
comme au théâtre, de Yolan Simon. Para la jornada del
día 11 está prevista la escenificación de Rideau
sur la vie dun grand!, un trabajo basado en diferentes textos
de Moliére, protagonizado por los niños del taller
que dirige Christophe Pavia. Este apartado se completará
con Après la pluie, de Sergi Belbel, a cargo del taller de
adolescentes que dirige Charlotte Maingé.
MAIATZAK
8-11 MAYO (BEGIRATU AGENDA)
HENDAIA
|