|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Olerkariaren
mundu erakargarria
GLORIA
Egilea: JOSE IGNAZIO ANSORENA, GLORIA FUERTESen poema
baten oinarrituta
Musika: JOSÉ LUIS GRECO
Antzezleak: NAIARA ETXEBERRIA, ASIER HERNÁNDEZ, MIREN
IBARGUREN, ITZIAR LAMUEDRA, CLARA LARRAÑAGA, KONTXU ODRIOZOLA,
CARLA PÉREZ, GORKA ZUFIAURRE
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Jantziak: RAMÓN GARCÍA
Eszenografia: MIKEL IBARZABAL
Argiztapena: JOKIN CONDE
Koreografia: ISABEL VERDINI
Zuzendaria: SANTIAGO SUEIRAS
Ekoizpena: VAIVÉN, EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA |
La
normalidad
es una locura controlada.
Ojo con el bueno,
es terrible
audaz.
(Yo le admiro).
Gloria
Fuertes idazle madrildarraren olerki labur horretan oinarritu zen
Jose Ignazio Ansorena muskari eta idazlea Gloria ipuina gauzatzeko.
Orain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Vaivén produkzio-etxeak
elkarlanean egindako ekoizpenaren ondorioz, antzerki musikatua bilakatuko
da Ansorenaren kontaketa. Santiago Sueiras zuzendariaren esanetan
haurrak Gloria Fuertesen mundura gerturatzea eta musikaz,
orkestraz eta pertsonaiekin gozaraztea, benetako erronka izan da.
Agerraldiaren ardatza Gloria Fuertes poeta famatuari eskainitako
harrizko irudiaren inguruan osatzen da. Jende arruntak ez daki parkean
dagoen irudi hori bizirik dagoela, Gloria bera dela, eta ederki
pasatzen duela bertako lagunekin, zakarrontziarekin, arbolarekin
edo jesarlekuarekin alegia, beraiekin jolasean eta bertsoak sortzen
ematen baitu denbora osoa.
Down sindromea
Jakina denez edonork ez du hortaz konturatzeko gaitasunik, baina
ipuin honetako protagonista den Peruk, bai. Batzuentzat, Bobirentzat
esaterako, Peru normala ez denez (Down sindromea du), bera baino
gutxiago da. Baina ikusleak aukera izango du, laguntasun eta jatortasun
kontuetan, ustezko normalak baino gehiago dela ohartzeko. Patrizia
bai, bere xalotasunak eta bihotz onak begiak guztiz zabaltzen dizkiotelako
eta hasieratik konturatuko da Gloriak poema batean esaten duena
egia borobila dela: Normaltasuna erotasun kontrolatua da.
Down sindromea duen Gorka Zufiaurrek gorpuzten duen Peru gazteaz
gain, beste bi aktorek gorpuzten dituzte hezur-haragizko pertsonaiak:
Asier Hernández, Bobi, eta Miren Ibarguren, Patrizia. Gainontzekoak
istorioa kokatzen den parkeko tresnak dira.
Bizia duten bizigabeak
Nahiz eta elementu bizigabeak izan, Naiara Etxebarria eta Carla
Pérez, bizia hartzen duten jarlekuak gorpuztuko dituzte;
Itziar Lamuedrak, ordea, zakarrontziarena egingo du eta Clara Larrañagak,
biztu egiten den arbola antzeztuko du. Kontxu Odriozola, bestalde,
Gloriaren omenez parke horretan kokatuta dagoen estatua izango du,
eta harrizko eskultura bada ere, eszenario gainean biztuko da.
Iragarritako emanaldietan aktoreak eta musikariak tartekatuko dira
eszenarioan, saioak, zortzi musikariz osatutako ganbara orkestrarekin
burutuko baitira. Gasteizko Principal Antzokian eta Donostiako Kursaal
aretoan eskainiko diren emanaldiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren
2002-2003 denboraldiko Kontzertu didaktikoak ekimenaren
azken saiok izango dira.
Poeta de guardia
La activa colaboración de Gloria Fuertes (Madrid 1917-1998)
en programas de televisión como Un globo, dos globos, tres
globos o La cometa blanca convirtieron a la escritora madrileña
en la poeta de los niños aunque desde su juventud
se dedicó a la poesía. Además de haber recibido
premios y reconocimientos, también es autora de numerosos
cuentos y obras de teatro.
MAIATZAK
17 MAYO (12.00)
PRINCIPAL ANTZOKIA - GASTEIZ
MAIATZAK 24 MAYO (12.00)
KURSAAL - DONOSTIA
|