Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 73. Mayo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    antza

    Dantzak ez
    du amaierarik

     

    Ikusle gazteei zuzenduriko ikuskizuna aurkeztuko du lehen aldiz Mudances konpainiak, Origami. Antzezpen honek dantza du mintzaira nagusi, nahiz eta bere mugak ikusezin bihurtzen diren espazioarekin, argiarekin, objetuekin, musikarekin... bat egiteko. Ustekabez eta iradokizunez betetako ikusmen bidezko poetika honek, bakoitzak bere istorio propioa asmatzeko eta egoera eszeniko ezberdinen irakurketa pertsonala egiteko gonbitea egiten du.
    Origami lanak, Mudances-ek egiten dituen ikuskizunen irudikaria oinarritzat du. Horretarako, materialak berrerabili eta leihoaren inguruan antolatu dira, mozteko eta hautatzeko, begiratzeko eta ikusteko, iradokitzeko eta irudikatzeko, espazioaren ideia bailiran eta, azken batean, haririk galdu gabe labirinto eszenikoan jolasean bidaia egiteko.
    Dantzak narratiba linealari ihes egiten dio, gorputzaren eta espazioaren bidez gauzaturiko mintzaira eszenikotik sortzen diren metafora anitzen bidez, bata bestearen atzetik gertatzen diren irudien eta egoeren ehuna sortzeko. Kasu honetan, dantza norberaren ekintzen bidez eraldatu daitekelarik.

    MAIATZAK 24 MAYO (18.00)
    EGIA KULTUR ARETOA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886