Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 73. Mayo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Ametsen munduan murgiltzeko

     

    Haurrei zuzendutako saio berezia eskainiko du Baiona eta Euskal Kostaldeko Orkestrak, Stéphane Cardon zuzendariaren agindupean, ekitaldia ikus-entzule gazteei begira egindako bi piezakin osatuko baita. Agerraldia estreinaldi batekin hasiko da, bertan Peio Çabalette konpositoreak sortutako Le laurier d’or ipuin musikatuarekin abiatuko baita, Koldo Amestoy kontalari lanetan izango delarik. Bigarren atalean, Holsteinek umeentzat egindako Le Rêve de Tatou Tatou opera eskainiko da.
    Le laurier d’or (Urrezko eremua) orkestra eta kontalariarentzako cantate profanoa, ‘Annette de Boucau’ kontakizunean oinarritzen da. Istorioan, itsasoko izpirituak, gaueko jenioak eta Bixintxoren familia dira protagonita nagusiak. Mamuek, Bixintxoren txalupa gauero erabiltzen omen dutenez, Aneta bere emazteak Amaiur umetxoa itsasontzian gordetzea erabakitzen du zer gertatzen den jakiteko asmoarekin.
    Gauerdian hiru izpiritu gerturatu eta portutik ugarte ezezagun bateraino eramango dute txalupa eta bertan direnak. Anetak, jenioen ahotsak jarraituz, Marimarea itsasoko anderea eta bere sekretu harrigarria ezagutuko du uharteko kobazulo batean. Itzultzerakoan, gogoan izango du gertatutakoa eta origarri bat izango du eskuan.
    Saioak Le Rêve de Tatou Tatou (Tatou Tatouren ametsa) operarekin jarraituko du, non Guyanako basoan bizi den mutikoaren abenturak isladatzen diren. Genevière eta Michel Thoisyren liburuan oinarritzen den ikuskizunak, ametsen mundua jorratzen du.
    Saioa amaitzeko berriro taularatuko da Koldo Amestoy zeinek, pianoaren laguntzarekin amaiera emango dion ekitaldiari.

    MAIATZAK 17 (21.00), 18 (18.00) MAYO
    SECÈNE NATIONALE - BAIONAKO ANTZOKIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886