Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 73. Mayo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Folk berriaren indarra

     

    Folk zaletuek aukera paregabea izango dute maiatzean zehar iragarritako emanaldiekin gozatzeko, euskal eszenarioetan Bill Jones, Hedningarna edo Phil Cunningham & Aly Bainren kontzertuak izango baitira, besteak beste.
    Bill Jones izen artistikoa duen Belinda Jones artistaren doinuak nagusituko dira maiatzaren 9an Debako Zubeltzu aretoan eta bi egun geroago Euskalduna Jauregian. Bill folk zirkuituan bete-betean sartuta dago azken hiru urtetan, bakarkako lehen konzertua eman zuenetik alegia. Ahots gozo eta arimaz betea izateaz gain, akordeoia, pianoa, txirula eta whistle irlandarra jotzen ditu. Zuzeneko emanaldietan, bihotzera heltzen diren kantuak, hankak mugiarazten dituzten piezak eta istorio liluragarriak isladatzen dituzten kantak aurkezten ditu.
    Bere estilo bizi eta freskagarria talentu berri kitzikagarri gisa txalotu dute, musika akustikoaren jarraitzaile leial eta berriak gozaraziz. Turn to me estreineko diskoarekin, BBC Folk Awardsetan Horizon saria irabazi zuen urteko ustekabeko artista gisa. Egun bere hirugarren diskoa grabatzen ari bada ere, azken urteotan folk eta musika klasikoko tutore lanetan ihardun du.

    Iparraldeko berotasuna

    Europako iparraldeko taldekideekin osatutako Hedningarna taldeak The best of Hedningarna bere azken lana aurkeztuko du maiatzaren 16an Barakaldo Antzokian. Seikote honek, inolako sentiberatasunik gabe sustraietako folkari gehigarri batzuk erantsi dizkio, horrela, rock kitarren doinu indartsua, musika tekno errepikakorra, Irlandako soinu zeltiar eta ekialdeko akorde bereziak nahastu eta azaleratzen dituzte.
    Suedia eta Finlandiako partaideak dituen talde honek egungo teknoaren, ‘neopsikodelik’aren eta ‘rave’aren oinarriak jorratzen ditu. Ibilbide profesionala 1987an hasi ondoren, taldearen izen bera duen disko instrumentala argitaratu zuten bi urte geroago. Jarraian, Grammy suediarraren Urteko folk diska onenaren saria eskuratu zuten Kaksi! lanarekin eta 90.eko hamarkadan Trä, Hippjokk eta Karelia Visa diskoak argitaratu zituzten. Azken disko horretan jatorriz doinu Errunikoak dituzten eta Finlandiako kantagintzan tartekatu diren abestiak biltzen dituzte.

    Bikote aparta

    Phil Cunningham & Aly Bain bikoteak Irlanda eta Eskoziako doinu herrikoiak gerturatuko dituzte Euskalduna Jauregira maiatzaren 25ean eskainiko duten entzunaldian. Cunninghamek hiru urterekin hasi zuen bere ibilbide musikala eta hastapeneko urratsak arlo klasikoan eman bazituen, ohiturazko musikarekiko maitasuna eta jakinmina nabarmendu zitzaio. Silly Wizard eta Relativity taldeetan izan bazen, bakarkako ibilbidea ere jorratu zuen eta beste hainbat musikarirekin birak egin zituen, Kepa Junkera eta Bonnie Raitt tarteko.
    Aly Bain hamaika urterekin bibolina jotzen hasi zen. Musika klasikoko maisu haundiekin ikasteko aukera izan arren, adituek beharala hartu zuten aintzakotzat, bere jotzeko molde ikusgarriari esker eta tonalitatea eta trebetasun teknikoa lagun zituela. Irlandako eta Ezkoziako musika tradizionalaren elkarketak garrantzi haundia izango du bere lanetan. Ali Bain, gaur egun folk doinuak bikain lantzen dituen Boys of the Lough taldean zein Hue and Cry, Eddi Reader, Fish, Rcjhard Thompson eta Runrig taldeetako kidea izan da.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886