Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 73. Mayo 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Nahasketekiko maitasuna

     

    Sentimentala, bohemiar, askea, dramatikoa, alaia ... bakoitzak nahi duen bezala defini dezala Goran Bregovic musikaria.
    Eszenatokia hamar urte ikutu gabe egon ondoren Bregovic jaunak zuzeneko proposamena aurkeztuko du musikari tradizionalekin eta orkesta sinfonikoarekin, bakarkako lanak ahaztu gabe.
    Artista honek egiten duen musika mota oso bizia eta eztandagarria da, Balkanetan bizi izan duen egoera bezalakoa. Gaur egungo ikuspuntutik Balkanetako folklorean inspiratutako doinuak dira nagusi bere errepertorioan; hain zuzen, hango ijitoen eta zonaldeko banda militarren nahasketan kokatua.
    Azken bildumetan, instrumentuak, polifonia bulgariarrak, ijitoen melodiak eta fanfarriak, pop eta soinu elektroniko berritzaileek bat egingo dute.
    70. hamarkadaren hasieran Bijelo Dugme rock taldea sortu eta handik lau urtera lehen diska atera zuen. Lan honen eta gainontzeko beste hamalau lanekin lortutako arrakastaren ondorioz gazte askoren idolo bilakatu zen. Hamarkada berean, Bregovicek Emir Kusturica ezagutu zuen. Azken honek, punk talde batean jotzeaz gain, garai hartan izan zituen zine munduarekin bere lehendabiziko hartu-emanak.
    80. hamarkadaren erdialdera, Bregovic-ek bere taldea desegin zuenean bere lagun minak “Ijitoen denbora” filmerako musika sortzeko eskatuko zion. Balkanetako sustraietara bueltatuz, ijitoen doinuak aztertzen hasiko zen. 90. hamarkadan ateratako diskarekin nazioarteko onarpena lortuko du. Era berean, filmetako soinu bandak burutzen jarraitu du.
    Ez da harritzeko pertsonaia honen izakera irekia, izan ere txikitatik datorkio nahasketa berezi bat; hau da, Sarajevon jaioa, aita kroatar-katolikoaren eta ama serbiar –ortodoxoaren semea eta egun, bosnio– musulmandar emakume batekin ezkondua.

    MAIATZAK 13 MAYO (20.00)
    KURSAALEKO JAUREGIAN

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886