|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Haurtzarotik
heldutasunerako bidean
PETIT
NAVIRE
Egilea: NORMAND CHAURETTE
Antzezleak: DELPHINE BASTARD, MARLÈNE BOUNIORT,
EMMA TRARIEUX, BRUNO MARCHAND Eszenografia: XABI
ELICAGARAY
Musika: PASCAL GAIGNE
Mozorroak: ANNIE OCHALO
Jantziak: MARIE BERNARD
Argiztapena: BRUNO PARIS
Soinua: NICOLAS DUPEROIR
Zuzendaritza: PASCAL DANIEL-LACOMBE
Ekoizpena: THÉÂTRE DU RIVAGE |
Haurrentzat
abiapuntu bortitza izan dezakeen gaia aukeratu du Lapurdiko Théâtre
du Rivage konpainiak, Petit Navire ikuskizun berrian bi anai-arrebek
aurre egin behar baitiote une batetik bestera gertatuko den amaren
heriotzari. Gai gordina jorratzen badute ere, lan guztiz poetikoa
eta gozoa prestatu dute lapurtarrek hilabete honetan Blanqueforteko
jaialdian estreinatzeko.
Ikaskizun exitentziala
Hilzorian dagoen amak jasaten duen sufrimendua dela eta, seme-alabak
berarengandik ahalik eta urrunen izan nahi ditu. Bere asmoa gauzatzeko
amak, Wreck jauna eta Marie-Laureri Roxane alaba eta Petit Navire
semea euren babesean hartzeko eskatu zien. Gertu dagoen amareren
heriotza eramangarriago egiteko asmoarekin, une bateko gurasoak
eta bi haurrak, haunditasun eta betikotasunean murgilduko dira.
Anai-arrebak burutzen duten bidaia, beste haur batzurena bezelakoa
da; hau da, sinplea, leuna eta sarritan dibertigarria. Baina, Théâtre
du Rivagekoek diotenez, ³ikuskizuna aurrera doan heinean, Petit
Navirek zenbait gauza ikasiko ditu: betikotasuna azaltzeko gai izango
da, bibisekziotik eta heriotzatik aharia askatuko du, mundua salbatzeko
politika erabiliko du edo eskuak garbitzen eta etxe barrura oinetako
zikinekin ez sartzen ere ikasiko du². Bizitza emankor horren ondorioz
beste hainbat gauza ere ikasi eta onartuko ditu mutikoak. Esaterako,
uztailean ez dela Gabonetako zuhaitzik jartzen; eskolatik ez dela
pipier egin behar; ahariari esnea erosi behar zaiola; klorofilaren
sekretoa ezagutzeko lurretik arbola ateratzen; uraz bustita dagoen
soroa lehortzen edo norberearen jaiotza ulertzen.
Haurtzaroa gainditzen
Haurra hazten doan heinean Tibeteko monjeak dituzten betebeharrekin
jabetu edo harrokeria gainetik astindu beharra ulertzen duenean,
bere buruari etengabe galdetuko dio: ³zergaitik alde egin zuen amak,
noiz itzuliko den esan gabe?². Petit Naviren heziketa aurrera egin
ahala garrantzitsuak diren beste zenbait gauza ere ikasiko ditu
eta itxaropen ekintza balitz, gezurrak esaten ikasiko du. Wreck
jaunak geopoetikan bilakatzen du amaren gaixotasuna. Amak itxura
baten burutu dituen bidai zoragarrietan zehar idatzitako gutuanak,
Wreck berak bidaliko baititu. Azken finean, pertsonai guztiak borondate
onaren maitasuna erakusten dute eta antzezleek pertsonai bakoitzari
dagokion sikologia eransten diote, solasaldien edertasuna eta egoeren
samurtasunak indarra eta zirrara emoten diotelarik. Théâtre du Rivageren
Petit Navire ikuskizuna ekainaren 10ean tualaratuko bada Baionako
Antzokian, estreineko saio hori antzerkigintzako profesionalei zuzenduta
egongo da.
Normand Chaurette
El dramaturgo Normad Chaurette (Montreal, 1954) ha dedicado la mayor
parte de su actividad literaria a la novela, aunque su dedicación
a la escritura teatral le ha permitido recibir premios como el que
le fue concedido en 1988 por la Asociación de Críticos Teatrales
de Quebec, por su obra ŒFragments d¹une lettre d¹adieu lus par des
géologes¹.
|