|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Herriaren
antzerkiaren bila
Borja
Relaño
Bilboko
konpainia den FTI-Antzerkiola Imaginarioak antzerki antropologia
bezalako tresna analitiko-interpretatiboan oinarrituz sortutako
Ritos. Gure azken lur zatia egitasmoa gauzatuko du ekainean zehar
Bizkaiko hiru herritan burutuko dituen lau egunetako egonaldietan.
Konpainiak eta komunitate bakoitzak dituen ezagutzen elkartrukearen
bidez, herrien garapen kulturala piztuz Ritosek antzerkian sakontzea
du helburu. Horretarako, egonaldi bakoitzean, hogeitabost pertsonaz
osatutako taldeak antzerki tailerrak, bideo emanaldiak, kalejirak
eta, herriko agente kultural eta folklorikoekin batera, antzerki
ikuskizuna eskainiko dute. Ekimen honekin, Antzerkiolako zuzendaria
den Ander Lipusen arabera, euskal kulturan sakondu baino herri kulturan
murgiltzea nahi dute. ³Oinarrietara jo eta herriaren espresiobideak
harrapatzea interesatzen zaigu. Komunikabide eraginkor bezala antzerkia
erabiliz guk menperatzen dugun jakintza guztia herriari transmitituko
diogu eta herriak berak dakiena eskainiko digu², adierazi du.
Hazten doan ekimena
Duela bi urte asmatutako proiektua izanik, berau aurrera eramateko
lehen urratsak joan den 2002. urteko maiatza eta ekaina bitartean
eman zituzten, aldez aurretik aukeratutako bost herritan sarraldiak
eginez bertako agente kulturalekin lehen kontaktua eratzeko. Lipusek
azaldu digunez, ³gure estrategian abiapuntu bezala planteatutako
lehen hartuemona izan genuen Deba, Zumaia, Zalla, Ondarroa, Orduña
eta Italiako Livornon. Sarraldi haiekin ikasten joan gara. Inongo
abisurik gabe herritarren egunerokotasunean drama eta pertsonai
batekin sartu garenean, zerbait groteskoa eta extrakotidianoa eginez,
harridura izan da topatu dugun lehen erreakzioa. Horrek ekartzen
duen aktibazioa izan da herri mailan lehen helburua². Denborarekin
hazi behar duen ekimena denez, eurengandik gertuen dauden Bizkaiko
zenbait komunitatetan aurkeztuko dute, eta behin jasotako harrera
aztertuz gero eta dokumentazioa eskuartean dutela, Euskal Herritik
zehar edota berautik kanpo eramatea dute helburu. Horretarako, Ritosen
lehen gauzapenerako Euskal Herriaren errealitate baten islada diren
hiru herri aukeratu dituzte, Lipusen esanetan, ³erabat euskalduna
den Ondarroa, orbitala den Orduña eta inmigrantea den San Frantzisko².
Ekainean zehar burutu behar dituzten egonaldietarako herri bakoitzean
lau egun iraungo duen ekintza zerrenda prestatu dute, hainbat helburu
lortzeko asmoz, hala nola, antzerkigintzarekin harremana duten ekintzetan
herri eta auzoen partehartzea garatu, antzerkigintzaren beharra
sustatu edota komunitate bakoitzean ematen diren adierazpide kulturalak
jaso, aztertu eta berrinterpretatu.
Ikusi eta ikasi
Lau
egun horietan Antzerkiola Imaginarioko kideek antzerkiari buruz
duten ezagutza eta ikuspegiak plazaratuko dituzte antzerki tailerretan;
antzerki eta antzerki-antropologiaren inguruan duten bideotekatik
ateratako materiala plazaratuko dute bideo emanaldi irekietan; auzoko
eta herriko kaleetan barrena kalejira egingo dute horretarako propio
atondutako pertsonai, jantzi eta ikuskizuna sortuz; auzoko edo herriko
ikastolako ikasleekin antzerkiarekin harremana duten ekintzak sortu
eta garatuko dituzte; herri eta auzo bakoitzak dituen material etnografiko
eta artistiko-kulturalak bildu, ikertu eta interpretatuko dituzte;
herriaren eta konpainiaren arteko elkartrukea sortzeko beharrezkoa
den herriaren partaidetza bultzatzea eta horiek guztiak aintzat
hartuta, azkenengo egunean, herri bakoitzean aurkitutakoarekin antzerki
emanaldi bat eskainiko da herriko espazio publiko batean, non herriko
agente kultural eta folklorikoek Antzerkiola Imaginarioko kideekin
batera parte hartuko duten. Horrela, azken eguneko antzezpenerako,
Bilboko konpainiak ikuskizuneko ardatz nagusia bere gain hartuko
du eta tartean, aurreko ekintzetan parte hartu dutenen lana ere
izango da ikusgai. ³Nahiz eta gidoi itxia ez izan, ikuskizunaren
eskaleta aldez aurretik eramango dugu. Guk musika propioa eta gure
pertsonaiak bertan aurkeztuko ditugu eta horrez gain, ikuskizunaren
bukaera ere gure esku geldituko da, zortzi antzezlez eginiko ekintza
batekin², dio Lipusek. Aintzinako komikoak gogora ekarriz, ekimenak
sentimendu erromantikoa du, antzerki ibiltariaren beharra aldarrikatzen
baitu. Lipusen esanetan, egun ezagutzen dugun antzerkiaren alternatiba
estetiko eta dramatikoa izan daiteke Ritos, era berean antzerki
amateurra, kafe antzerkia edota antzoki ezberdinetan eskaintzen
den antzerkia, guztiak, aukera bana diren bezala. Urtero, ekainean,
proiektu honekin herri eta auzoetan egonaldiak egitea dute xede
eta urteak pasa ahala, Euskal Herriko txoko ezberdinetara proiektua
eramatea nahi dutelarik.
Eliteak herrira
Egitasmoa garatzeko burubelarri sartu da Antzerkiola Imaginarioa
eta herri bakoitzera hogeitabost pertsonaz osaturiko taldea hurbilduko
da: Arrate Etxeberria, Alex Gerediaga, Ander Lipus, Itziar Izarra,
Ainhoa Jauregi, Oier Bengoetxea, Arkaitz Lasa, Peru C. Saban, Ainhoa
Resano, Gabriel Ocina, Miriam K. Martxante, Leire Ucha, Na Gomes,
María Urzelai, Jonan Katalano, Aritz Merino, Jon Gerediaga, Víctor
Palacio, Verónica Fernández, Terri Florido, Miren Gaztañaga, Amaia
Pascual, Sabino Alkorta, Azegiñe Urigoitia eta Aitor Agiriano. Antzerkiolako
kideek, herri bakoitzean Ritosen partehartzera hurbiltzen diren
herritarrez gain, musika, dantza edota literatura munduko izen ezagunak
lagun izango dituzte, Lipusen esanetan ³eliteak herrira hurbiltzeko
asmoz. Azken finean, guregandik gertu sentitzen ditugun pertsonaiak
izan arren, euren lanaz gozatzeko entzutoki handietara hurbildu
behar ohi dugu. Guk auzoetara ekarri nahi ditugu².
Compartir: dar y tomar
El trueque, la transmisión de conocimientos es el fundamento de
Ritos. Gure azken lur zatia, la propuesta con la que la Fábrica
de Teatro Imaginario quiere adentrarse en las comunidades pueblos
o barrios para indagar en sus formas artístico-culturales tradicionales
y ofrecer a los miembros de las mismas sus conocimientos sobre el
teatro. A lo largo del mes de junio realizarán tres incursiones:
Orduña, Ondarroa y el barrio San Francisco de Bilbao.
EKAINAK 5 - 8 JUNIO
ORDUÑA
EKAINAK 12 - 15 JUNIO
ONDARROA
|