|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Irtenbide
gabeko ihesaldia
BITARTEAN
Egilea: GAITZERDI TEATRO
Antzezleak: IÑAKI ZIARRUSTA, BORJA RUIZ Eszenografia:
UBU KOLEKTIBOA
Jantziak: UBU KOLEKTIBOA
Argiztapena: JOHN LUHMAN
Zuzendaria: KEPA IBARRA
Ekoizpena: GAITZERDI TEATRO |
Joseba
Gorostiza
 |
|
J.
Zengotitabengoa
|
Aspaldi
asmatu eta bata bestearekin lotutako hainbat Œsketch¹etan oinarritzen
da Gaitzerdi Teatroa konpainiak aurkeztuko duen bigarren ikuskizuna,
hain zuzen, BiTartean izenburua izango duena. Lan berriak ³inprobisaketan
oinarrituriko ekitaldi laburretan du bere sorrera, non aktoreen
jokua nabarmentzen den², Iñaki Ziarrusta aktorearen esanetan. Aldez
aurretik burututako jolasetan eta berbaldi ugarietan bideratu dira
aktoreak lan berria sortzeko. Ekitaldietako ikuslegoa eta egoerak
erabiliz, irudimenaren bidez burututako sorkuntza lanean murgilduz.
Hastapenean erabilitako Œsketch¹ guztietatik bi aukeratu zituzten
eta beharrezko konponketak egin ondoren, ikuskizuna itxura hartzen
hasi zen. Ondoren, bata bestearekin hobeto lotzen ahaleginduz, eszenen
artean azaltzen zen bortizkeria eta zorrozkeria leunduz.
Presoen ihesaldia
Ikuskizuna inora eramaten ez dituen bi presoen ihesaldiarekin abiatzen
bada ere, Ziarrustaren esanetan ³bi suhiltzaile edo senar-emazteak
izan zitezkeen protagonistak². Aitzaki hori hartuta, BiTarteko protagonistak
³askatasun fisiko gabe eta euren artean komunikazioa etsita duten
bi pertsona dira² Borja Ruiz aktorearen esanetan. Hasierako egoera
hori gainditu eta gune askeago batean murgiltzen badira ere, euren
arteko komunikazioa behera dator eta, ondorioz, hasierako puntuan
kokatuko dira berriro ere. Ziarrustak aipatzen duen ³ikusle psikologikoaren²
begiradapean egindako sorkuntza prozesuaren ondorioz, Borja Ruizek
dioenez ³aktoreak egindako lana agerian gelditzen da eta abiapuntutzat
hartutako gi-doia ez da horren argi azaltzen². Aurrera egin duen
heinean, gainera, nabarmen jeitsi da erabiltzen zuten testu kopurua,
eta ³hasieran zegoen testu piloa %5ean gelditu da; eta gelditzen
dena ezer ez esatateko erabiltzen dugu, hitzak erabiltzen diren
uneak, hitzez esateko ezer ez dagoenean tartekatzen baititugu².
Ondorioz, eta beste ezer ez dagoenez, dena eraiki behar du aktoreak;
bai soinua, bai eszena, bai bere pertsonaia, bai beste pertsonaiak...
Gainontzeko konpainiek ikuskizunean tartekatzen den mezu edo istorioari
garrantzia ematen badiote, Gaitzerdiren antzezlan honetan, nahiz
ta mezua egon, abiapuntuak duen garrantzia gutxitu egin dute ³oinarrizkoa
eta erakutsi nahi duguna aktoreek garatzen dugun lana baita² protagonisa
bien esanetan. Beraz, BiTartean antzezlaneko ikuslegoak ³ez du bu-ruhauste
handiegirik izango², ekitaldian azpimarratu nahi dutena ³nola baita
eta ez zer².
Ikuskizun bisuala
Denbora-pasa bezala sortutako ³ikuskizun bisuala² izanik eta aktoreen
lanak duen garrantzia azpimarratzeko asmoarekin, Gaitzerdikoek ezenografia
xumea jartzen dute eszenarioan eta ikuskizunean tartekatzen den
mezuari garrantzia kendu badiote ere, ³ez da hain erraza ikusteko,
batez ere, eszenak oso kondentsatuta baitadude eta gertatzen den
guztiaz jabetzea zaila da oso², Ziarrustaren esanetan.
EKAINAK 16-18 JUNIO (20.30)
|