Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 74. Junio 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Oinetakotik ihesi mundua ezagutzera

    GALTZERDI
    Egilea: MARIASUN LANDA
    Egokitzapena: ITSASO AZKARATE, KARLOS ODRIOZOLA
    Aktoreak: KARLOS ODRIOZOLA, IÑAKI MATA, ITSASO AZKARATE
    Eszenografia: TAUN TAUN, KILIMILIKLIK
    Panpinak: NAIARA ERRASTI
    Musika: KOLDO LIZARRALDE
    Argiztapena: SANTI EZKURRA
    Zuzendaritza: ITSASO AZKARATE
    Ekoizpena: TAUN TAUN

     

    JOSEBA GOROSTIZA

    Taun Taun Teatroa talde bergararrak haurrei zuzendutako Galtzerdi deituriko txotongilo lan berria estreinatzear dago, zein Mariasun Landa idazlearen ŒGaltzerdi Suizida¹ ipuinean oinarritzen den. Ekoizpen berri honetan ezkerreko oinean doan galtzerdi baten abenturak isladatzen ditu, hain zuzen, bere bizitza osoan bere jabea den Plinio postaria besterik ezagutu ez duena. Protagonistaren bizitza Pliniorenari lotuta egon denez, jabeak oinetakoak kentzen dituenean tabernetan botata ikusten dituen azeituna hezurrak eta paperezko ezpain-zapiak besterik ez ditu ezagutzen. Gainontzeko guztiak eta bere Œanaia bikia¹ barne, arropa lehortzeko baina bere kasuan usaina aireztatzeko Pliniok duen esekitokitik ikusi ditu. Plinioren eskumako oinean izaten den Œbikiak¹ zuloa duela ikusten duenean, eta berak ere baduela ikusten duenenan, arduratzen hasiko da. Bere Œbikia¹ren antzera bukatzeko gogoa ez duenez, burua balkoitik behera botatzea erabakitzen du. Gainera, Pliniok une zailetan errepikatzen zuen esaldiak ³Bizitza oso laburra da, baina zabala izan daiteke² alegia, erabakia gauzatzera bultzatuko dio.

    Bizimodu berria

    Abiapuntu horrekin, ³eta horrela bizitzea gogoko ez duenez, suizidek bilatzen duten bizimodu berria aurkitzea du helburu², Azkarateren esanetan. Hortik aurrera mundu zabala ezagutuko du eta bidean azaltzen zaizkion pasartze gazi-gozoak dastatzeko aukera izango du. Lehenengo beheko solairuko balkoian dagoen lorea eta ondoren gizakumeak diren pertsonaiak, panpinak edo katua. Ingelesez mintzatzen den sagua ere ezagutuko du eta berarekin saiatuko da praktikan jartzen Plinioren etxean ikastitako bizpahiru hitzak. Ikuskizuna sortzerakoan taldekideek lehentasuna eman diote galtzerdiaren Œsentimenduak¹ azaltzeari eta horren eredua da agerraldian azaltzen den pasarte bat. Une baten ³Klotilde titiriterak lurretik jasotzen du galtzerdia eta garbitu eta puntan duen zulotxoa josi ondoren, berak inoiz sentitu ez dituen maitasun edo amodio sentsazioekin jabetzen da², Azkarateren esanetan. Egoera hori txotxongiloen bidez azaltzea ³nahiko zaila denez Œflash back¹en bidez eszenaratzea lortu dugu, narrazioa gehiegi erabiltzea ez delako gure asmoa², zuzendariak aitortzen duenez.

    ŒMetatxotxongiloak¹

    Klotilderen pasarteari jarraipena emanten dion eszenarekin Œmetatxotxongiloak¹ egin dituzte Taun Taunekoak, galtzerdia aurkitu eta txukundu ondoren, bi botoi jarriko dizkio Klotildek begiak balira, suge bilakatuko baitu bere emanaldiak burutzeko. Egoera berri horrek goitik behera aldatuko da galtzerdiaren bizimodua, jabearen oinetan ibili izatetik, aktore bilakatuko delako. Behin eta berriro gauza bera egitea aspergarria egingo zaio eta berriro aldatuko da bere egoera, berak izendatutako Œgizaki arraroak¹, mutikoak alegia, lapurtu egiten dutenean. Haurrek, galtzerdia puxtarriekin bete eta euren artean borrokatuko dira gladiadore gisa, mutikoen maixuak Œjolasa¹ kendu eta berak erabiltzeko etxera eraman arte.

    Bizidunak eta bizigabeak

    Eszenografiaren ardatzetarikoa den esekitokia etengabe azaltzen bada, Azkarateren esanetan ³bertatik ateratzen ditugulako gauza guztiak: kalea edo titiriteroaren antzerkitxoa esaterako², itxura ezberdinetako txotxongiloekin egindako pertsonai eta elementuak nagusitzen dira agerraldian. Taun Taun Teatrokoek argi izan dute protagonista Œbizidunak¹ eta bizigabeak ezberdindu behar zituztela. Odriozolak aipatzen duenez ³Argi genuen Plinio postaria edo galtzerdia kalean aukitzen duen Klotilde titiriteroa, tamaina naturalekoak izan behar zirela eta gainontzekoak, katua, sagua edo galtzerdia bera, neurri txikiagokoak egin behar genituela. Gure asmoa, bizidunak eta bizigabeak ondo ezberdintzea zen, gizakumeak aurrean direnean panpinak baitira eta gizakumeak desagertzen direnean elementu guztiak biztu egiten direlako. Txotxongiloak Œgorpuzten¹ dituzten pertsonaiak egiteko, ikerketa sakona egin behar izan dute Taun Tauneko kideak, ³ohikoak diren teknika ezberdinez gain, ezohikoak erabili ditugulako panpinak sortzeko ², Odriozolak dioenez.

    Mekanismo berriak

    Zuzenean manipulatzen diren txotxongiloez gain, eskularrukoak, hagatxodunak edo oihalez egindakoekin batera, bereziki asmatutako mekanismoen bidez egindakoak tartekatzen dira. Protagonista beraren begiak eta ahoa egiteko, esaterako, hariekin manipulatzen den tresna berezia landu dute edo gizakumearen buruari mugimentua emateko kokotsaz manipulatutako tresna sortu behar izan dute. Ikusleak ikus dezakeen eszenografia xumea bada ere, konpainiako kideak azpimarratu dute ³ohialaren atzekaldean dagoen tramoian lana². Horretaz gain Santi Ezkurrak asmatutako argiztapena edo Koldo Lizarraldek sortutako musika bereziak, ikuskizunean zehar tartekatzen diren eszena desberdinei beharrezko giroa emateko erabili dute.



    Mariasun Landa

    La escritora Mariasun Landa (Errenteria, 1949), autora de ŒGaltzerdi Suizida¹ en la que Taun Taun Teatroa se ha basado para su nuevo espectáculo Galtzerdi, es una de las creadoras más prolíficas de la literatura infantil y juvenil en euskera y sus obras han sido traducidas al castellano, catalán, francés, inglés, alemán e incluso al griego.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886