|
|
usika
|
Beste
musiken ataria
Bere
laugarren ekitaldia burutuko du ekainaren 6an eta 7an Nafarroako
Bera herrian burutuko den Ertz Jaialdia non, urtero bezala ³musika
eta arte esperimentalen, edo guri erratea gustatzen zaigun bezala,
bertze musikei ateak irekitzeko² asmoa duen ekimena, antolatzaileen
esanetan. Aldez aurretik burutako hiru ekitaldietan bezala, Euskal
Herriko zein kanpoko artistak elkartuko dira, bestek beste, Azkoitiko
Dj Amsia, Alemaniako Bernhard Günter, Italiako Starfuckers, Austriako
Radian, Ingalaterrako Mark Wastell & Graham Halliwell, Azpeitiko
Oier Etxebarria eta Bartzelona eta Donostiako Nad Sprio izango baitira.
Musika
doinu berritzaileenak eta arte esperimentalenak uztartuko dira aurten
ere Berako Kultur Etxean burutuko den Ertz Jaialdian. Bi egunetan
zehar banatuta egongo den laugarren ekitala 6an hasiko da hiru sortzaileen
partaidetzarekin. Lehen eguneko saioak Bernhard Günter alemaniarraren
saioarekin abiatuko dira, zein 1991an Un peu de niege salie lehenbiziko
diska garrantzitsu eta aitzindaria argitaratu zuenetik, arte sonoroaren
nazioarteko erreferentzia nagusienetako bat bilakatu da. Bere lana
isiltasunaren indarrak, mikrosoinuek, testura ezezagunek eta filosofia
asiarrak bideratzen dute.
Soinuaren testura
Mark Wastell & Graham Halliwell bikoteak emango dio jarraipena saioari,
euren emanaldia soinuaren testuran, granoan eta kokapenean nabarmentzen
delarik, bat-bateko inprobisazio elektroakustikoaren ikuspegitik.
Grahamek saxofono anplifikatua feedbacka sortzeko erabiltzen duen
modua, entzumena soinuaren atakera eta pitchera begira jarri beharrean,
testuren azalerara gidatzen du. Wastellen testura anplifikatuek
berriz, deigarri izan beharrean, isiltasunezko ohe bat osatzen dute.
Beraien musika ez da beharbada ohiko zentzuan entzun-erraza, entzulea
nolabait test baten aurrean jartzen duelako. Dj Amsia gipuzkoarrak,
haur batek konstrukzio joko batekin egingo lukeen bezala, pieza
aurrefabrikatuak egin edo bat-batean sortzen ditu. Bigarren eguneko
ekitaldiak Radianekin abiatuko dira, instrumentu elektroniko eta
ez elektronikoen artean tentsio gunea kokatzea helburu nagusia izanik.
Austriarrak, tinbre eta erritmoen estrukturekin batera momentuko
dinamika musikalak sortzen dituen mikrokosmos bat dira, testura,
zarata eta soinuak bateratuz.
Etengabeko eboluzioa
ŒRock
& roll concrete¹ izenarekin defini daiteke Starfuckers hirukote
italiarra. Dozena erdi diska egin ondoren etengabeko eboluzioaren
erdian aurkitzen dira. Blues, jazz, funk eta rock musika asinkronikoa
jorratzen badute ere ez dituzte ahazten rockaren oinarrizko kontzeptuak.
Nad Spiro izenaren azpian Bartzelonako pertsonalitate musikal ausart
eta berezienetako bat aurkitzen da, Rosa Arruti alegia. Hainbat
proiektu eta taldetan eta hainbat artistekin elkarlanean ibili ondoren,
gaur egun bere indarrak bakarkako Nad Sprio eta Miguel Ibáñezekin
burututako pOp Eye SpY proiektuetan murgildu da. Bere musika dentsitate
berezikoa da, mezu zifratuz betetako soinu banda.
Souvenirs y stands
Además de las seis propuestas artísticas y musicales que se exhibirán
en la cuarta edición del Festival Ertz, la cita contará con la participación
de Oier Etxeberria y sus souvenirs-juguetes de KO jostailuak o del
brasileño Raimo Benedetti que mostrará el resultado del taller realizado
en Bera este mismo año. También habrá stands de diferentes sellos
discográficos.
EKAINAK 6, 7 JUNIO (22.00)
BERAKO KULTUR ETXEA - BERA
|