|
|
usika
|
Maqâm
kulturaren gozotasuna
Aïcha
Redouane abeslari marokiarrari arabiar kantuko Maria Callas deitzen
diote zenbaitek, modu harrigarrian konbinatzen baititu teknika guztiz
birtuosoa eta adierazpen sentiberatasuna. 1991ean Habib Yamminerekin
batera sortu zuen Al-Adwâr taldea lagun duela, Aïcharen kontzertua
ardoari eta bizimodu erosoko atsegintasunei eskainitako arabiar
olerkietan oinarrituko da. Marokoko Atlas erdialdeko berbereen thamazight
tradiziotik hasi eta Ekialde Hurbileko maqâm-eraino (kantatzeko
arabiar arte-teknika), eskualdeko estilo guztiak menderatzen ditu
Aïchak, baina jazzeko eta mendebaldeko kantuaren teknikak ere ezagutzen
ditu. Maqâm izeneko musika estiloak XIX. mendearen azkenetan eta
XX.aren hasieran bizi izan zuen bere aldi distiratsuena. Bere izaera
lirikoa dela-eta, bel canto deituarekin aldera badaiteke, jazzarekin
ere izan lezake parekotasuna, bat-batekotasunak edo inprobisazioak
garrantzi handia baitu.
EKAINAK
11 JUNIO (20.00)
KURSAAL - DONOSTIA
|