|
|
usika
|
Bi
ekoizpen gurutzatzearen ondorioak
ARIADNE
AUF NAXOS
Egilea: RICHARD STRAUSS
Interpreteak: ULRIKE SCHNEIDER, RICHARD BRUNNER, AKIE AMOU,
GERTRUD OTTENTHAL
HALLEKO OPERAKO ORKESTRA
Eszena zuzendaria: KLAUS FROBOESE
Musika zuzendaria: ROGER EPPLE
Ekoizpena: HALLEKO OPERA |
Richard
Strauss konpositoreak Hugo von Hofmannsthal idazlearen liburua hartu
zuen oinarritzat, Halleko Operak Musika Hamabostaldian aurkeztuko
duen Ariadne auf Naxos opera gauzatzeko. Ikuzkizunaren hasieran,
Ariadneren eszenari azken konponketak egiten ari den konpositore
gaztea azaltzen da. Burutzen ari den eszena horretan Teseok Ariadneren
suiziodioa irudikatzen du, mutilak neska baztertu baitu aldez aurretik.
Konpositorea bizi den etxe zoragarriaren jabearen eskakizuna dela
eta, arratsalderako iragarrita dagoen saioa Commedia dellArte
lantzen duen konpainia baten ekitaldiarekin gurutzatuko da. Horren
ondorioz, antzerkigintzan lanean diharduten hainbat pertsonai xelebre,
alai eta zaratatsu guzutzatuko dira.
Munduko Lehen Gerrate garaian kokatzen den istorioaren lehen zatian,
pertsonai ezberdinak eta beraien izaera azaltzen da. Bigarren zatian,
lizunkeria nagusituko da, konpainiaren buru den Baco, Ariadna gaztearen
edertasunaz txoratuko baita eta bizimodu berri bat proposatuko dizko
neskari.
1996tik Alemaniako Halleko Operako musika zuzendaria den Roger Epple
eta 1991tik antzoki bereko eszena zuzendaria den Klaus Froboese
dira ikuskizun honetako arduradun nagusiak.
ABUZTUAK
23 AGOSTO (20.00)
KURSAAL - DONOSTIA
|