Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 76. Agosto 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Gaurkotutako herri-doinuak

     

    Euskal Herriko zein Bretainia, Kataluña, Afrika, Provenza edo Moldaviako doinuak nagusituko dira aurten ere Irun, Hondarribia eta Hendaian abuztuaren 21a eta 24a artean burutuko den Bidasoa Folk 2003 ekimenean. Mugarik gabeko eta musika tradizionalaz osaturiko jaialdiak, kulturak elkarrekin topo egin eta nahasten dira Atlantikoko eta Bidasoako urak bezala. Marc Egea eta Pomada kataluniarrak, Ipar Euskal Herriko Elaudi, Gaztelako Eliseo Parra, Hungariako Zurgó, Bretainiako Doming Bouchard eta Arz Nevez eta Ginea Konakriko Kouyate & Dunyakan talde eta bakarlarien kontzertuez gain, kaleko musika animazioa eta antzerkia, mintzaldiak eta kantu herrikoien inguruko animazioarekin burutuko da egitaraua.

    Pirinioetako musikarekin abiatuko da abuztuaren 21ean Bidasoa Folk 2003 ekimena, lehen ekitaldi horretan Marc Egea kataluniarrak ahotsa eta zanfonarekin osatutako kontzertua eskainiko baitu. Bere ibilbide profesionala 1992an hasi zuen Músics de Safeu taldea sortu zuenean eta Carlos Núñez edo Aïsha musikariekin kolaboratu ondoren, gaur egun Europan musika tradizionaleko talde ezagunenetakoa den Pont d’Arcalís-en jarraitzeaz gain ‘Symphonia Quaretet’eko kidea da ere. D’aquí, d’allà i de més enllà izeneko diskoa argitaratzeaz gain, zanfonajole bakarlaria eta flabiol musika-tresna irakasle kataluniarrak, berak konposatutako edo gai tradizionaletan oinarritutako errepertorioa eskaintzen du.

    Provenceko musika

    Lehen eguneko ekitaldia Irun Hiria Musika Bandak Irungo Zabaltza Plazako kioskoan eskainiko duen kontzertuarekin burutuko da, non musika tradizionalean oinarrituako doinu eta obrak nagusituko diren.
    Hendaiako Abbadiako gazteluan abiatuko dira bigarren eguneko ekitaldiak, ‘Provence-ko Musika Gogoan’ izenburupean, musikaz apaindutako mintzaldia eskainiko baitu André Gabriel musikari eta ikerlariak. Saio horretan Provenzako berrogei musika tresna inguru aurkeztuko ditu eta bakoitzaren testuingurua zehaztu ondoren, kultura ezberdinetako antzeko musika tresnekin alderatuko ditu.
    Hondarribiako Gipuzkoa Plazan burutuko da 22ko kontzertu nagusia eta bertan Elaudi eta Eliseo Parra izango dira. Hazparne eta Itsasuko musikariekin osatutako Elaudi taldeak, euskal bertso zaharrekin, zein hitz eta musika berriak sorturik burutzen du bere errepertorioa. Kantu gehienak hiru ahotsetan eta bi gitarrez lagunduta eskaintzen dituzte eta bertan Hego Amerika, Errumania edo munduko beste herrialdetako eritmoak Euskal Herrikoekin nahasten dira.

    Bretainiako gaua

    Eliseo Parra musikari eta ikerlariak Viva quien sabe querer argitaratu duen azken diskoko kantuak eta bere ibilbide emankorrean sortutako abestiak tartekatuko ditu. Gaztelako musikariak Iberiako penintsulan izan diren kulturetako folklorea eta tradizioak aztertu eta arreta berezia eskaini die denboraren poderioz galtzear baitaude.
    ‘Bretainiako gaua’ izenburupean, bi saio iragartzen dira Bidasoa Folk jaialdiko hirugarren egunerako. Lehena Hondarriabiako Carlos V. paradorrean burutuko da eta protagonismo nagusia XIV. mendetik jo gabe zegoen eta Doming Bouchaud musikariak errekuperatu duen harpa zeltiarrak jasoko du. Bouchaud Bretainiako musika tradizionala harpara egokitzeko lanean dihardu.
    Irungo Santiago pilotalekuan burutuko da eguneko bigarren ekitaldia, non Zurgó hungariarrak eta Arz Nevez bretainiarrak eszenarioan izango diren. Zurgókoek Moldavian bizi diren hungariar talde etnikoaren ‘cságó’ deituriko kultura eta musika mota bizirik mantentzeko ahaleginak egin dituzte. Arz Nevez hari laukoteak, bestalde, harira egokitutako doinu zeltiarrak (jatorriz ‘plinn’ dantza bretoian eta ‘jigs’ eta ‘reel’ irlandarretan oinarritzen direnak) zein beraientzat espreski konposatutakoak eskaintzen dituzte.
    Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan burutuko da Bidasoa Folk-en azken jardunaldia eta bertan Pomada taldea eta Ginea Konakryko N’Faly Kouyate & Dunyakan izango dira. Kataluniarren errepetorioan kantu tradizionalak nahiz beraien konposizioak eta egungo tex-mex, rumba, rock eta herri kantuak aurki daitezke. N’Faly Kouyate, bestalde, griot kultura lantzen duen musikari gaztea da eta berak sortu zuen Dunyakan taldean kora, djembe, balafona zein kontrabajua eta bateria tartekatzen dira, Gineako doinuez gain, jazza eta bluesa egiten dutelarik.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886