|
|
usika
|
Maitasunaren
indarra
ORFEO
ED EURIDICE
Egilea: CHRISTOPH W. GLUCK
Interpreteak: FLAVIO OLIVER, TATIANA LISNIC, ISABEL MONAR
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
ANDRA MARI ABESBATZA
Zuzendaria: JOSE MANUEL TIFE
Eszena zuzendaria: JOAN FONT
Musika zuzendaria: ARNOLD OESTMAN
Ekoizpena: COMEDIANTS |
Comediants
konpainiak, Musika Hamabostaldia eta Castell de Peralada Jaialdiarekin
batera ekoiztutako Orfeo ed Euridice opera eszenaratuko du, zein
Christoph Willibald Gluck konpositoreak sortutako musika, Calzalbigiko
Rainieroren liburuxkan oinarritzen den.
Ikuskizuna Euridiceren hiletan abiatzen da, non Orfeo senarrak jainkoak
madarikatzen dituen eta bere emazte maitea erreskatatzeko infernuetara
jeisteko mehatxua egiten duen. Cupido, gizonaren minaz hunkituta
eta berataz gupidatuz, emaztearen bila infernura joteko aukera eskainiko
dio. Baina asmoa gauzatzeko bi baldintza jarriko dizkio Orfeori:
infernuko zaindariak baretzea eta berriro bizien munduan egon arte
bere emazteari aurpegira ez begiratzea. Euridicerekin elkartu eta
gero, emazteak ez du ulertzen bere senarrak zergatik ez dion begiratzen.
Orfeok bertan behera uzten du Cupidok jarritako bigarren baldintza,
ondorioz emazatea hil egingo da. Egoera horren aurrean Orfeok bere
buruaz beste egitea erabakitzen du baina, gupidaturik, jainkoek
Euridice berpiztea erabakitzen dute.
Joan zen urtean Peraladako Gazteluan estreinatutako ikuskizun honetan,
bertan izan zieren Flavio Oliver, Tatiana Lisnic eta Isabel Monar
izango dira berriro ere, zuzendaritzan aldiz Arnold Oestman izango
da Jesús López Cobos-en ordez.
ABUZTUAK
16, 18 AGOSTO (20.00)
KURSAAL - DONOSTIA
|