Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 80. Diciembre 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Arrakastaren garraztasuna

    SONATA SEGUNDU BATEAN... ETA PIKU
    Egilea: PATXO TELLERIA
    Antzezleak: PATXO TELLERIA, INAZIO TOLOSA, JOSÉ CRUZ GURRUTXAGA
    Jantziak: NATI ORTÍZ DE ZARATE
    Argiztapena: JAVI ULLA
    Musika aholkularia: JOSÉ LUIS CANAL
    Zuzendaritza artistikoa: AITOR MAZO
    Zuzendaria: PATXO TELLERIA
    Ekoizpena: t(ARTE)an

     

    Joseba Gorostiza

    Musikarako sen izugarria duen mutil baten istorioa aukeratu du sortu berria den t(ARTE)an produktorak bere lehen ikuskizuna ekoizteko. Patxo Telleria aktore, idazle eta zuzendariak asmatutako istorioko protagonista Jota Ese Bobo da, ikuskizuna bere heriotza gauzatzen denean abiatzen delarik. “Esaten da hilzorian dauden pertsonek euren bizitza osoa berrikusten dutela zendu aurreko segundu bakarrean eta hori da gure protagonistari gertatzen zaiona”, Telleriak dioenez. Aipamen hauek egin eta gero ez da harritzekoa ikuskizun berriari Sonata segundu batean... eta piku izenburua jartzea, Jota Ese Bobok “bere bizitza osoari errepasoa ematen diolako segundu bakar batean” eta antzezlanak “pailazo bilakatzen den musiko baten istorioa” isladatzen duelako, zuzendariak dioenez.

    Bachen lilura

    Inazio Tolosak gorpuzten duen Jota Ese Bobo protagonistari, Juan Sebastian jarri zioten izena gurasoak eta txikitatik Juan Sebastian Bachen musikak liluratzen bazuen ere, istorioaren sortzaileak hala erabakita “bere abizena ez da Bach, Bobo baizik, batzutan horrelako abizen irrigarriak egoten direlako”. Jota Esek auzokide duen Baster ezagutu eta, romantizismorik gabeko tipoa bada ere, lagun egingo du. “Baster kalekoa eta mundura berehala espabilatutakoa da, diru gutxiko familia batetik datorrelako”, pertsonaia bera gorpuzten duen Telleriaren esanetan.
    Musika talde bat sortzeko asmoa badute ere, argi erakusten dute hasieratik bakoitzaren asmoak desberdinak direla. Jota Esek musika kultoa egin nahi du eta Basterrek gogokoago ditu doinu komertzialagoak bere lehen asmoa dirua egitea delako eta bizimodua aurrera ateratzeko jatetxeetan, ezkontzetan eta antzerako hitzorduetan saioak eskaintzeko asmoa erakusten du. Horretarako hirugarren pertsonaiaren beharra ikusten dute eta bertan agertuko da kontserbatorio ikasketak dituen eta konpositorea izan nahi duen Chús, José Cruz Gurrutxaga alegia.
    Jota Ese eta Chúsen artean bapatean agertzen den ‘feeling’az gain harreman sentimentala ere sortuko da, hau da, bikote bihurtuko dira. Telleriak aitortzen duenez “homosexualitatea azaltzen bada ere, ez gara mintzatzen gai horren inguruan. Antzezlanaren beste osagai bat da eta sorpresa izan daitekeela dakigun arren, gure asmoa ez da hari horri tira egitea”.

    Musika duen antzezlana

    Sonata segundu batean... eta piku, edo gaztelaniazko bertsioan Sonata en un segundo... y pico izenburua izango duen antzelanak, “pailazo bihurtzen den musiko baten istorioa” azaltzen du, Telleriak laburbiltzen duenez. Hiru antzezleek, zuzenean hamar pieza inguru eskaintzen badituzte ere, ezin daiteke esan ikuskizun musikala denik, baizik eta musika ugari duen antzezlana, ia ia beste protagonista bat bilakatzen dena alegia.
    Horrelako ikuskizuna sortzeko, Telleriak argi izan zuen aukeratutako aktoreak antzeleak izateaz gain musikariak izan behar zirela eta zuzendariak berak pianoa jotzen badu, klarinete, flauta, saxo eta pianojolea den Inazio Tolosa eta bajua eta pianoa jotzen dituen José Cruz Gurrutxaga izan ziren aukeratuak ganabara taldearen antza duen hirukotea osatzeko.

    Klasikoa eta bluesa


    Ikuskizunean jorratzen dituzten piezen artean azpimarragarria da Bachek sortutako obren presentzia, tarteko turutekin jotzen duten fuga edo koral baten zatitxo bat, batzutan doinuak joera klasikoan eta beste batzutan garaikidean eskaintzen dituztelarik. Taldekideek José Luis Canalen musika aholkularitza izan dute ekoizpena burutzeko eta Canalek sinatzen ditu ikuskizunean tartekatzen diren Bachen moldaketa bat eta berak konposatutako bi blues.
    t(ARTE)anek burutzen duen lehen ekoizpena gauzatzeko Aitor Mazoren lankidetza izan dute, bera arduratu baita, Telleriarekin batera, aktoreen zuzendaritzaz. Horrez gain, Mazo arduratu da jantzi eta eszenografiaren diseinuaz, hau da, zuzendaritza artistikoaz. Ikuskizunean eramango dituzten jantziak, hala ere, Nati Ortiz de Zaratek eginikoak dira eta dekoratuen eraikinaz Joseba Zarate eta Alberto Manzarbeitia arduratu dira.

    Osagai komikoak

    Telleria testua idazten hasi zenean monologoa egiteko asmoa bazuen ere, azkar jabetu zen ekoizpenak aktore gehiago eskatzen zituela eta “istorioa haunditzen joan den heinean, ekoizpenerako gogoa ere haunditu da”. Agerraldian osagai komikoak azaldu arren, publikoak ikusiko duena ez da komedia izango “istorio lazgarria delako” eta “drama bezala sailkatu beharko litzatekeen arren, ez dakizu oso ondo non kokatu behar diren gaur egungo teatroan sortzen diren ikuskizunak”.
    Oinarrizko testua eskuetan zutela, sortze prozesu luzeari ekin zioten hiru aktoreak eta Gurrutxagak aitortzen duenez “entsaiatzen hasi ginenetik hona testu originala pilo bat aldatu da, aurrera egin ahala garatzen joan garelako”.

    De escenarios y estanterías

    Además de escribir el guión de Sonata en un segundo... y pico, Patxo Telleria es autor de obras como Kontenedore baten istorioak y Euskera sencilloaren manifiestoa, que acaba de publicar la editorial Artezblai en un único volumen. Otras dos obras suyas también estrenadas, Torito bravo y Virus, verán la luz en breve con la misma editorial.


    ABENDUAK 11 DICIEMBRE (12.00)
    MAGISTERITZA ESKOLA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886