Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 80. Diciembre 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Askatasun baldintzatua

    GURE BAITAKO ILARGIAK
    Sortzaileak: KITTOF PRUD´HOMME, BATTIT HALSOUET, XABINA
    LURRALDE
    Sorkuntza eta manipulazio: JOSEP DUHAU
    Musika: PATXIX BIDART, JESUS AURED, XANO HALSOUET
    Konpainia: TRABOULES ANTZERKIA

     

    Traboules Elkartea Howard Buten Quand j´avais 5 ans je m´ai tué lanean oinarritu da Gure baitako ilargiak azken ikuskizuna burutzeko.
    Txotxongilo muntai berri honen protagonista eta kontalaria zortzi urteko Jon mutiko berezia dugu. Gaztea izanda ere zaharkituak ditu idei eta pentsamenduak urteetan psikiatriko baten bizi izanaren ondorioz eta bere jokabide errebeldeak eragindako une latz eta nahastuen gogoeta egiten du zoroetxean iratzarrik. Maia neskatilarekin bizi izandako momentu goxo baina aldi berean okerren oroimena ere hor izango da, burutik ken ezin duelarik.
    Troboules taldea gizakion hazte edo sorkuntza prozesuari buruzko gogoeta berezia egiten saiatu da. Norberak bere kabuz pentsatzea edota amets egiteko askatasuna izatea zein garrantzi-tsua den azpimarratuz, bide bat edo bestea hartuta ere baldintzatzen gaituzten faktoreak beti egongo baitira. Hildo beretik, antzezlana egokitzerako orduan argi izan dute oinarrizko lanaren ispiritua mantenduz bertsio partikularreruntz abiatzea.
    Txotxongiloen estetikak berak paper garrantzitsua jokatzen du pertsonaien izakera hobeto garatzeko. Maia neskatoaren heldutasuna nabarmendu duten heinean Jonen primitibismoa agerian jarri nahi izan dute. Bestalde, istorio beraren erritmo, emozio eta ikusmoldeari egokituz itzalen antzerkiaren bidetik abiatu dira errealitate eta ametsen arteko joko arinago bat ahalbidetuz.
    Gure baitako ilargia an-tzezlana aurrera eramateko Euskal Kultur Erakundeak, Eihartzea, Garazikus Kultur Etxea, Drac, Akitaniako lurralde kontseilua, Pirineo Atlantikoko kontseilu orokorra, Hazparrengo Herri Elkargoa eta Izpurako Herriko Etxearen laguntza jaso dute Traboules antzerki taldekoek.

    ABENDUAK 13 DICIEMBRE (18.00)
    ZORNOTZA ARETOA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886