Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 80. Diciembre 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Integrazioaren aldeko mezua

    HAMAIKA KOLORETAN DANTZAN
    Egilea: KOLDO ZELESTINO
    Antzezleak: IATSE ALDEKOA, EIDER ARANTZAMENDI, RITA NAVEIRA eta 15 DANTZALAMIAK
    Eszenografia: MONIKA NAVEIRA
    Jantziak: ENKARNI BAKERO
    Zuzendaria: KOLDO ZELESTINO
    Ekoizpena: ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI MASKOTAK

     

    Bilboko Zenbat Gara elkartearen inguruan sortutako Ane Monna, Oskola eta Karramarroi maskotak konpainiak, “gizakiok bizitzan zehar garatzen ditugun funtzio oro euskaraz egin ahal izateko bideak zabaltzeko” asmoa gauzatzeko burutu du Hamaika koloretan dantzan ikuskizun musikala. Helburu pedagogikoa duen lanak “arrazakeriaren kontrako eta integrazioaren aldeko mezu argi bat zabaltzea” du jomuga, Koldo Zelestino zuzendariaren esanetan.
    Abesti eta dantza bidez etorkinei buruzko ikuspuntua azalduko dute pertsonai nagusiek: Karramarroi oso harrituta dago bere eskolan ume txinatar bat dagoelako; Oskolak normaltzat hartzen du bere lagun onena haur beltz bat delako eta Ane Monna liluratuta itzultzen da Saharatik bertako kultura ata abestiak ezagutu dituelako. Baina Ozpintzar pertsonaia gaiztoa da eta ez ditu etorkinak onartzen. Ikuskizuneko protagonista guztiak elkar ezagutzeko eta errespetatzeko ahaleginak egin ondoren, denek gizarte bereko partaideak direla konturatzen dira elkarren arteko adiskidetasuna bultzatuz.
    Hiru eta hamaika urte bitarteko haurrentzat zuzendutako ikuskizun honetako lau protagonistez gain, sei eta 12 urteko hamabost neska-mutikoren partaidetza dago ‘Dantzalamiak’ bezala. Aktore eta dantzariek eszenatoki gainean burutzen dituzten ekitaldiak Nikaragua, Irlanda, Errusia zein Euskal Herriko doinuetan oinarritzen dira, guztira 16 kantu eskaintzen dituztelarik; guztien hitzak Zelestinok idatzitakoak dira.
    Eszenario gainean aktore eta dantzariek burutzen dituzten pasarteez gain, Hamaika koloretan dantzan ekoizpenak txotxongiloekin gauzatutako pasarteak tartekatzen ditu, horrela konpainiak jarritako helburuetariko bat betezen dutelarik. Zelestinoren esanetan “euskal haurrei txotxongilo eta antzerki talde berri eta dinamiko bat eskaintzea, esparru artistikoaren barruan txertatuz eta kalitatezko lanak aurkeztuz”, alegia.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886