Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez80.Diciembre 2003
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Sudur gorrien atala

     

    Etxeko txikienek izango dute non aukeratu gabon bezpera eta orohar abenduko hile guztian zehar.
    Urtero legez pailazoen muntaiak nonnahi ziango dira ikusgai. Hamabostgarren urteurrena ospatzeaz batera Poxpolin marisorgin ikuskizun berriari ekingo diote Takolo, Pirritx eta Porrotxek. Egungo mundu gris eta teledirijituari kolorea emateko helburu nagusiarekin dator protagonista den Sorgintxo alai eta bihurria. Pailazoak lagun izango ditu aztikerietan, alaitasunaren edabea prestatzen eta akelarrearen inguruan dantzatzen. Antzezlanarekin batera diskoa ere atera berri dute, non Tapia eta Leturia, Igor Telletxea, Luis Mari Moreno, Oreka TX edota Kaki Arkarazok parte hartu duten erritmo aniztasuna ahalbidetuz. Aipagarria da haurren eskuhartzea diskoan, Zaldibiko umeak kantuan ageri baitira eta Lasarte Oriakoak ipuin kontaketan hain zuzen. Gari, Montxo eta Joselotxo taldeak Non dago trukoa? magiaren arte liluragarrian oinarritzen den bere azken antzezlana taularatuko du. Sergio magoa, pailazo hirukote honen laguntzarekin, bertara hurreratuko diren ikusentzuleak aho zabalik utziko ditu, umore eta istorio xelebreentzako ere tartea utziz.
    Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoek Munduan zehar eta Historian zehar lanak taularatuko dituzte abenduan toki anitzetan. Lehendabizikoan aurkitu duten altxorra zabaltzeko, giltzaren bila aterako dira bost kontinenteetatik. Egitura berbera mantenduz, garai ezberdinetatik bidaiatuko dute Historian zehar ikuskizunean, Erromatarren, piraten eta etorkizuneko gizartean ere ibiliko direlarik.
    Pailazo ikuskizun zerrenda honi Zarratraka eta Popi taldea gehitu beharko genioke. Zirkoko ohiko pailazoen hildotik musika, magia eta jokua dira muntaietako elementu azpimarragarrienak, halaber, bere azken muntaian txotxongiloak ere erabiltzen dituzte batez ere ikuskizunaren aurreneko atalean.
    Araba eta Nafarroako lurraldeetatik, batik bat, Zirika Zirkuseko Bolintxe eta Loretsu pailazoak bi abentura berrietan murgilduta ikusiko ditugu. Aurreneko muntaian, bi pertsonaiak, bakoitza bere aldetik, zirko ikuskizun bat egitera joan eta ustekabean topo egin dute eszenatoki berberean. Haserrea, poztasuna... nork jakin zer ekarriko duen nahaspil handi honek. Traketsu deitzen den hirugarren pertsonaia, Loretsu eta Bolintxerekin bat egingo du aurkeztuko duten Bazen behin zirkoa bigarren muntaian. Oraingo honetan sorpresa taula gainean agertuko den liburuz beteriko altxor bat izango da.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886