|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Txotxongiloak
puri-purian
Azaroaren
azken egunetan hasitako Tolosako Nazioarteko Jaialdiaren programazioaren
atalik garrantzitsuenari abenduaren lehen astean ekingo diote, atzerritik
etorritako konpainia gehientsuenen antzezlanak ikusgai egongo direlarik.
Bertan parte hartuko duten zenbait taldek Euskal Herriko beste hainbat
tokitan ere izango dira abenduko aurreneko astean. Besteak beste
Iruñeako Gayarre Antzokiak antolatzen duen Jaialdian, Donostiako
Larrotxene Kultur Etxean burutuko den mostran edota Irungo Amaia
Kultur Zentruan ere.
Txotxongilo
antzezlan kontzentrazio ikaragarri honetan, Tolosa, Iruñea,
Donostia eta Irun oinarri hartuta, berrogei ikuskizunetik gora ikusteko
aukera egongo da, atzerritik etorritako taldeen emanaldien kopurua
esanguratsua izanik.
Tolosako programazioko nobedadeetako bat Trafic Jam & Sulaf
Theatre konpainien Kharbatita ikuskizuna izango litzake, Donostiako
Larrotxenen ere ikusteko aukera egongo delarik. Talde frantses eta
palestinarrak 1997an bat egin zuten aipatu berri dugun lan hau taularatuz.
Hasiera hasieratik, artearen bidez kulturen arteko elkarbizitza
bultzatzea izan dute aburu eta oraingo honetan hitza alderatuz mugimendua,
argiztapena eta musika bilakatzen dira narrazioaren elementu garrantzitsuenak.
Muga linguistikoak gaindituz beste lengoaia berri bat bideratzeko
aukera emango zaie umeei, fantasia eta irudimenarekin zerikusia
duena alegia.
Nobedadeak
Berrikuntzen artean ere aipagarria da Tolosan soilik arituko den
Dr Botika konpainia brasildarra. Tainahaka-El lucero vespertino
elezaharraren bidez brasilgo Carajá kulturaren mito nagusienetako
bat antzeztuko dute.
Brasil erdialdean finka-tzen da natura eta bere misterioei buruzko
milurteko ezagupenen zaindari diren kultura honen gotorlekua. Bere
mito eta elezaharrak ahozko istorio kontalarien eskutik trasmitituak
izan dira urteetan; Dr Botika konpainiak txotxongilo alorrean bere
horretan dihardu, tradizio eta pultsio berrietatik edanez.
Ekialdeko Europatik etorritako taldeetako asko Tolosa eta Iruñean
izango dute parada. Tandarica Teatro errumaniarrak orotara hiru
muntai burutuko ditu, Fausto, Goethen mito klasikoa oinarri duen
bertsio librea hoietako bat izanik. Bestetik La bella y la bestia
ipuin famatuaren bost eta hamabi urte bitarteko haurrentzako maskara
eta txotxongilo ikuskizuna eta azkenik Los cabritillos izena daraman
haurrei bideratutako hirugarren bat.
Errumaniatik datorren beste talde bat, Tolosan bakarrik arituko
dena, Arlechino, bere Pequeña brujarekin dugu. Planteamendu
erabat berritzalea martxan jarri dute bai emanaldi, panpinen lantze,
dekoratu eta musika bera sortzerako orduan. Sorgintxo honek bere
botereak gehien behar duenari laguntzeko erabili nahi ditu, aitzitik,
kideek ez dute onartzen hartutako erabakia eta bere lana oztopatzen
saiatuko dira.
Fantasia
Varna
Teatro bulgariarrak Folclore mágico deri-tzon lana eskeiniko
du Tolosan eta Pedro el perrito azul Iruñean. Nahiz eta bi
muntaiek folklore bulgariarrean sakondu aurrenekoa izango litzateke
ikuspuntu hori zehatzago jorratzen duena fantasia eta imaginazioari
txoko garrantzitsua eskeiniz.
Pedro el perrito azul, jada Europa ekialdeko txotxongilo antzerkigintzan
klasiko gisa kontsideratzen dute. Urban Gula, aktore, dramaturgo
eta zuzendaria dugu gaur egun ere puri-purian dagoen diskriminazioren
gaia jorratzen duen lan honen egilea.
Poloniatik datorren Opolski Teatro Tolosa eta Iruñeako Gayarre
Antzokiak antolatzen duen Txotxongilo Jaialdian ikusteko aukera
izango dugu. Maria Kownacka idazlearen El zapatero remendón
antzezlana dakarte oraingo honetan. Erregeak dragoi maltzurraren
menpe dagoen alabaren eskua eta erreinuaren erdia emango dio printzesa
askatuko duen zaldunari.
Heroia
Zapatari gazte bat izango da, azkenean, dragoiari aurre egitea lortuko
duen bakarra. Aitzitik ez du onartuko ordainean eskeinitako ezer,
nahiago izango baitu bere ohiko lanarekin jarraitzea. Ondorioz,
printsesak bere heroiaren bide berbera hartuko du eta biak mundua
zeharkatuko dute zapatak eginez.
Euskal Herri eta Espainiako txoko ezberdinetatik ere espero dira
hainbat konpainia Tolosan. Gorakada talde bizkaitarrak bere azken
lanaren, La isla del tesoro alegia, gaztelanizako bertsio eskeiniko
du. Musika elementu garrantzitsuenetako bat izanik umorea ez da
faltako abenturazko istorio honetan.
Gus Marionetas talde nafarrak Mari Errauzkin ipuin famatuaren moldaketa
aurkeztuko du. Kamera beltzaren teknika erabiliz eta bi espazio
eszenikora egokituz, narrazio sinple bat abiapuntu izanik mugimenduen
espresibitatea lortzen saiatu dira.
Bestalde, Los duendes valentziarrek ere klasiko bat aukeratu dute,
hain zuzen, Hans Christian Andersen idazlearen El patito feo lana.
Ipuinaren funtsa mantenduz egokitzapen libre eta berritzaile baten
aldeko apustua egin dute, xelebrekeri eta elementu samurrak alderatu
gabe.
Analía Sisamón, Maite Campos eta Cristina Berhó,
La canela Granadako konpainiako kideek Mil grullas, Elsa Isabel
Bornemann idazlearen idazkian oinarritutako antzezlana dakarte.
Japoniar faroltxoen teknika darabilte Hiroshiman, Bigarren Mundu
Gerrateko denboran, kokatzen den bi neska mutilen maitasun eta adiskidetasun
istorio hau kontatzeko.
Estatutik etorritako konpainiekin bukatuz Salamancako La Chana Teatrok
Arrieros lana hurreratuko du. Hiru atal nagusitan munduaren eraketa,
ezerezetik gaur egunera arte, ezagutzera emango dute ironia handiz.
Ideia hau borobiltzeko, oholtza gisa mando-karromatoa erabiliko
dute, gizakiak bizitzan izandako ibilbidearen metafora ere errepresentatzen
duena.
Ikuskizunak nonnahi
Irungo Amaia Kultur Zentroan eta Iruñean, bestalde, Per Poc
konpainia kataniarraren Las tres mellizas y el enigmático
señor Gaudí ikusteko aukera egongo da. Roser Capdevila
ilustratzaileak eratutako hirukien abentura berri bat, komiki eta
telebistako marrazki bizidun bezala lortutako arrakastaren ondoren,
aurrenekoz antzerkiko eszenatokira hurreratuko dute. Txotxongilo
antzezlan honen bidez Gaudí arkitektoaren bizitza eta burututako
lana ezagutaraztea dute helburu umeentzako ezagunak diren pertsonai
hauen bidez.
BEGIRATU
AGENDA
|