|
|
usika
|
Otzara
bete doinu
Hurrengo
Goizean diskoa kaleratu eta aurkezpen birari ekin zionetik bi urte
betetzear daudenean, Ruper Ordorika musikari oñatiarrak kaleratutako
azken lana aurkeztuko du abenduan zehar Euskal Herriko herri ugaritan.
Kantuok jartzen ditut izenarekin argitaratutako diskoa bere ibilbideko
hamairugarrena da, tarteko Joseba Tapia eta Bixente Martinezekin
batera Hirutruku izenarekin argitaratutako biak.
Hamabi kantu berrirekin egindako bildumatik hamaika berak idatzitakoak
dira eta diskoa osatzen duenak Joseba Sarrionandiak idatzitako poema
bat du oinarri. Abestiok aldez aurretik argitaratutakoen ildo beretik
jarraitzen duten arren, Ordorika muga berrietarako urratsak emateko
inongo beldur gabe azaltzen da.
New Yorkeko musikariak
Orain ere, aurreko diskoan taldekide izan zituen Ben Monder gitarrajolea
eta Keny Wolles bateriajolea ditu alboan, eta hauei hiri bereko
Jonathan Maron bajujolea gehitu zaie. Hirurak, New Yorken hezitutakoak.
Beraiekin batera, Virginia de la Casaren ahotsa, Nando de la Casaren
teklatuak eta Arkaitz Minerren bibolina tartekatzen dira.
Ordorikak Durangon emango du Kantuok jartzen ditut lanaren lehenetariko
aurkezpena, Liburu eta Disko Azokako egitarauaren barne. Kantaldia
hasi aurretik, Etiopia lanaren 25. urteurrena ospatuko
da, saioan Bernado Atxaga liburuaren idazlea ere izango delarik.
Abenduan emango duen bigarren kontzertua Bilboko Arriaga Antzokian
izango da 12an eta agerraldi horrekin emango zaio amaiera Topagunea
erakundeak antolatutako Udagoieneko ostera ekimenari.
Topagunea elkarteak beste ekitaldi bat ere antolatu du abendurako,
Gernikako Lizeoan hain zuezen 12an burutuko dena. Zaharregia, txikiegia
agian izenburupean Kirme Uribe olerkaria eta Mikel Urdangarin, Bingen
Mendizabal eta Rafa Rueda musikariek, olerki, musika eta irudiekin
New Yorken aurkeztu zuten ikuskizuna eskainiko dute.
Saio erakargarriak
Jon Maia, Aran Santamaria, Inazio Tolosa, Jon Manzisidor eta Imanol
Manterolak osatzen duten Karidadeko Benta taldea Getxo Antzokian
izango abenduko lehen egunean. Ikuskizuna bertso eta kopletan oinarritzen
da eta, garai bateko herri orkestren antzera, doinu bereziekin egindako
kantuekin osatzen du errepertorioa.
Fermin Muguruza Kontrabandak azaroaren azken egunetan hasi duten
Komunikazioa Tour 2003-2004ri jarraipena emango dio, Bilbo, Ondarru,
Bergara, Gasteiz, Iruñea, Tolosa, Pabe eta Ezpeletan, Galizia,
Kataluña, Madril eta Europako beste zenbait herrietako bira
hasi aurretik. Muguruzak Radio Benba eta Manu Chaorekin batera Jai
Alai Katumba Express egitasmoari amaiera eman ondoren hasitako
bira berrian Begoña Bang Matu, Sorkun, Eva Reina, Jon Elizalde,
Aritz Lonbide, Igor Ruiz, Xabi Solano, Andrés Belmonte, Alfonso
Arias eta Mikel Abrego izango ditu taldekide.
Txuma Murugarren eta Mikel Urdangarin musikariek argiratatutako
azken lanak aurkertuko dituzte Durangon eta Bilboko Kafe Antzokian,
hurrenez hurren, eta azken areto horreta, Dover Madrildarrak eta
Rafa Rueda ere izango dira. Bilborock aretoan, bestalde, El columpio
asesino, Melendi edo Circodelia izango dira beste talde ugariren
artean.
BEGIRATU
AGENDA
|