Sidebar

23
Dom, Feb

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) abre el plazo de inscripción para participar en su XV edición, que se celebrará del 13 al 18 de abril en Aulesti (Bizkaia). Esta experiencia en forma de laboratorio ofrecerá seis talleres impartidos por Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez y Olatz Beobide. Se trata de un punto de encuentro para todas aquellas personas que trabajan las artes escénicas en euskera. 

 

Ikastaroak ADEL 2020

ANDER LIPUS

(Arnasa. 8 orduko ikastaroa)

Begiak, hitza, adi, zaindu arnasa...

Oinak, jauzi, dantza, entzun arnasa...

Eskuak, oreka, indar, sentitu arnasa...

Sena, hausnartu, jolastu, bizi arnasa...

azken arnasa hartu arte.
 
MAIKA ETXEKOPAR

(Jokorako bi kuadro. 8 orduko ikastaroa)

Taula zuzendari gisa erabiltzen ditudan jokorako bi kuadro zabaldu nahi dizkizuet, zuekin berriz bisitatzeko asmoan. Lehenean, Iparraldeko antzerkiko “Herriko Bozak” klasikoa ardatz, pertsonaia batetik bestera jauzi eginen dugu, pertsonaia estereotipoen arteko konbinazio desberdinak bilatuz, elgarren arteko harremanak pertsonaia bakoitzaz kontatzen duena landuz. Bigarrenean, giza neurriko txontxongiloen erabilpenaz jardungo gara, maneiatzaile, artatzaile, pertsona eta objektuaren arteko dialektika landuz. Maneiatzeak antzezlearen baitan zer gaitasun lantzen du? Maneiatze modu desberdinek gure giza harremanetaz zer kontatzen dute?
 
AMANCAY GAZTAÑAGA

(Pertsonaia gorpuzten. 8 orduko ikastaroa)

Egin edo izan. Zein da pertsonaia bat gorpuztera iristeko egin behar den bidea? Baimenik ematen al diogu gure buruari sormenaren jolasean murgiltzeko?

Maskaratik testuraino iritsiko den bidaia bat proposatzen dizuet. Bertan, pertsonaia bat sortu eta zintzotasunez gorpuztu ahal izateko zenbait tresna landuko ditugu. Barrutik kanpora irteten direnak ezagutuko ditugu eta baita kanpotik barrura datozenak ere. Plazeretik lan eginez, Michael Chejov-en teknikara gerturatuko gara.
 
XIMUN FUCHS

(Nori mintzo garen. Iraupena: 8 orduko ikastaroa)

Hau da erronka: zein izango da gure antzerkia etorkizunean? Zerk egingo du euskaraz soilik erran ahalko dudala? Zein izango da dagokion forma? Poetika gaiak ekarriko digu. Talka zertan den identi katu ondoren, estetika eta forma berez argituko zaigu. Nori mintzo naiz? Galdera hau zintzoki pausa dezagun, antzerkia hedatzeko lau haizetara. Plazerez, jostari, elkar lanean eta batak bestea aberastuz, gure historiak konta ditzagun.
 
MARINA SUAREZ

(Gorputz imaginarioa eta materia biziak. 8 orduko ikastaroa)

Materia bizia den gorputzak materia bizigabeekin (objektuak, espazioa) dituen harremanak arakatuko ditugu. Harreman ezberdinetatik gorputzaren imajinarioa miatu, bertan espresio inkontzienteak aurkitzeko. Zentzugabea, ulertezina eta hortik sortzen diren poetikak praktikatuko ditugu; gorputzak materiarekin dauzkan harreman posibleekin jolasteko.
 
OLATZ BEOBIDE

(Jokatuz antzeztu-antzeztuz jokatu. 8 orduko ikastaroa)

Antzezteko, batzuetan, testua izango dugu eskuetan: informazioz betea, ala nahierara irekia. Besteetan, sortzailea geu izatea eskatuko zaigu, edo hala egiteko beharra sortuko zaigu. Zenbaitzutan, geuk zuzenduko ditugu sorkuntza edota antzezlanak.

Egoera hauetan guztietan gure altxorra beti da gurekin: ahotsa, gorputza eta buru-bihotza.

Prestatu, arnastu, jolastu, aztertu, topatu, landu, galdu, probatu, sentitu, gauzatu, askatu, antzeztu!

Informazio gehiago