Estrenos

Mikel Martínezek ‘L-KM (Larria-Kutsakorra Mendebaldekoa)’ bakarrizketa hirukoitza estreinatuko du gaur

Mikel Martinez antzezleak L-KM (Larria-Kutsakorra Mendebaldekoa) bakarrizketa taularatuko du gaur lehendabiziz Durangon. Baina ez da bakarrizketa arrunta izango, Martinezek hiru pertsonaia ezberdin gorpuztuko baititu aldiberean. Esperimentu gisa sortutako lan honek, zientzia du abiaburu, edo hobeto esanda, ikerketa farmazeutikoak. Jokin Oregiren esanetan, «guztiontzako onura bezala aurkeztutako ekimenak etekin pribatua lortzeko ote diren susmoa dugu».

Izan ere, L-KM honen oinarrian A gripearekin gertatutakoarekin haserrea dago. Halere, amorruak ez ditu euren bidetik atera eta antzerkia egiteko modua ez dute aldatu. «Komedianteak gara, eta komedia egiten dugu, nahiz eta oraingo honetan ‘basati’ adjektiboa eransten diogun, azkenean errealitatean oinarritzen baikara, pixka bat haratago joateko», dio Telleriak.

 

L-KMk, bada, esperimentu batean parte hartzeko euren burua aurkeztu duten hiru pertsonaia ditu protagonista. Hiruak gorpuztuko dituen antzezlearen aburuz, «hiru tipo, hiru arratoi zeharo ezberdin, baina sudur berdina dutenak». Eta hortxe badu erronka Martínezek, pertsonaien agerpena ez baita sekuentziala, aldiberean suertatzen dena baizik.

Nor ez da kezkatu azkeneko urteetan hainbat gaitzekin gertaturikoarekin? Hegaztien gripea, Behi eroen sindromea, A gripea… Aldiro aldiro, efektu apokaliptikoak izango dituen gaitz berri batekin izutzen gaituzte. Eta beldur horrek etekin komertzial bat eragiten du beti. Hain zuzen ere, horixe da Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa izeneko komediaren gaia: Osasun publikoa eta negozioa.

Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua du oinarri Tartean antzerki taldearen lan berriak. Bakarrizketa izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia jokatuko ditu. Pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da espiral etengabe batean. Akzio berberak efektu desberdinak sortuko ditu, nork egiten duen. Hitz berberak esanahi desberdinak, nork esaten dituen. Erronka handia, beraz, ibilbide handiko aktorea den Mikel Martinezentzat.

Barrea sortarazteko idatzia den komedia honek ikutu «basatia» du eta gaiaren inguruko hausnarketa suspertu nahi du emozio, irrika, eta samurtasunaz.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba