El Chivato

Aulestiko Topaketak 2014

Del 21 al 26 de abril se celebran en Aulestia, Bizkaia, la novena edición de Aulestiko Topaketak (Encuentros de Aulestia) organizadas por Artedrama y el ayuntamiento de la localidad. Estas jornaas tienen como objetivo aunar dos facetas del hecho escénico, la formación y la representación por lo que al laboratorio formativo (formado por talleres impartidos por Ander Lipus, Leire Ucha, Ximun Fuchs, Julia Marin y Margarita Altolaguirre) se le suma una programación formada por los espectáculos siguientes: «Bidaiek ez dute bueltarik» de Itziar Rekalde, «Zer duzu Amy?» de Oh my god, «Konpota» de Dxusturi Teatroa, «Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek» de Metrokoadroka kolektiboa, «Lurra astinduz» de Karrika antzerki taldearen y ‘Hamlet’ de Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia y Le Petit Théâtre de Pain. Todas las actividades (tanto formativas como de exhibición) de Aulestiko Topaketak se realizan en euskara.

 

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak eta Aulestiko herriak elkarlanean antolatutako ekimen honek elkarren osagarri diren bi atal hartzen ditu bere gain: formakuntzari dagokiona batetik eta programazioari dagokiona bestetik.

Euskal antzerkirako eta bere ikerketarako antolatzen den laborategian, 14 ikaslez osatutako taldearekin irakasle lanetan arituko dira: Ander Lipus, Leire Ucha, Ximun Fuchs, Julia Marin eta Margarita Altolaguirre. Elkarrekin, dramaren hizkuntza unibertsalari euskal antzerkigintzak eman diezaiokeen begirada partikularra aurkitzeko une eta toki bihurtuko dute Aulesti.

Programazioari, Itziar Rekalderen «Bidaiek ez dute bueltarik» ipuin kontaketak emango dio hasiera. Asteartean Oh my god taldearen «Zer duzu Amy?» bakarrizketak izango du bere tartea; asteazkenean, ZUbi deialdiko irabazlea izan zen Dxusturi Teatroaren «Konpota» antzezlanaz gozatu ahal izango da eta ostegunean berriz, Metrokoadroka kolektiboaren «Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek» lanaz. Emanaldi hauek guztiak doan izango dira, Aulestiko udal aretoan, iluntzeko 21:00etan.

Ostiral eta larunbateko emanaldiak aldiz, Karrika antzerki taldearen «Lurra astinduz» eta Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean sortutako «Hamlet» antzezlana, herriko frontoian izango dira gaueko 22:00etan eta 3€ eta 5€ko sarrera izango dute hurrenez hurren.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba