El Chivato

El ArteDrama Euskal Laborategia ADEL19 será impartido únicamente por mujeres

El ArteDrama Euskal Laborategia ADEL19, que tendrá lugar durante la Semana de Pascua (22-27 abril) en Aulestia (Bizkaia), ha abierto su plazo de inscripción. Se trata de un punto de encuentro para todas aquellas personas que trabajan las artes escénicas en euskera. Esta experiencia en forma de laboratorio ofrecerá cinco talleres impartidos únicamente por mujeres: Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua e Iraia Elias.

 

IKASTAROAK ADEL 19

LAIDA AZKONA

Ikusten dena. 12 orduko ikastaroa

Galdetu diozu inoiz zure buruari nola begiratzen duzun? Pentsatu duzu nola ikusten duzun ondoan duzun hori? Eta zer den hari ikusten uzten diozuna?

Azkenik, historia ber-idatzi badaiteke, eta gorputza ber-hezitu, posible dugu inguratzen gaituen hori ber-ikusten ikasi? Galdera hauek guztiak daude tailerraren oinarrian.

Elkargune bat izango dugu, leku bat non gorputz biguin eta irekien bitartez, gure begiratzeko molde partikular eta bakarrak partekatuko ditugun.
 
LAURA PENAGOS

Antzez-alteritatea: Neure nitik nire beste nira. 8 orduko ikastaroa

Tailer honetan batez ere geure gorputza eta ahotsa trebatuko ditugu antzez-adierazpenaren alorrean akrobazia aurreko ariketak, asanak, arnasketa, erlaxazioa, entzuketa aktiboa, ahots barrunbe durunditsuen lanketa eta kantuen bidez. Saio hauek ez dira esperientzia tekniko hutsean oinarrituko; aitzitik, norberaren eta bestearen desio eta asmoen elkarretaratze, harreman eta onarpenaren alorreko ikerketan sakontzea dute xede.
 
GETARI ETXEGARAI

Antzezlea, sorkuntzarako makina bat bezala. 8 orduko ikastaroa

Burmuina muskulo boteretsu bat da; bai, baina gure gorputzeko beste muskulo guztiak bezala, landu eta zaindu behar dugu. Askotan ikusten ditugu antzezleak, haien gorputzak zaintzen jaten dutena begiratzen, luzaketak eta gimnasia ariketak egiten,  ahotsa berotzen… Baina nor ikusten dugu burmuin beroketa bat egiten?

Modu asko daude burmuina lantzeko; istorioak sortzea bat da, agian niri gehien gustatzen zaidana, honekin, imaginazioa garatzeaz gain, beste hainbat gauza ere lantzen baititugu. Beraz, hauxe da nire proposamena, zortzi ordu hauetarako: burmuinari eragingo diogu, gure imaginazioari, inprobisaketa jolas eta ariketa batzuen bitartez. Beste modu batean esanda, istorioak sortuko ditugu guztion artean, beren hasiera, korapilo, bukaera eta guzti.
 
ESTITXU ZALDUA

Gorpuztu espazioa / Gorpuztu objektua. Iraupena: 12 orduko ikastaroa

Gorputz eta espazio kontrola ezinbestekoa da eszenatokian antzeztu behar duen edozeinentzat; bere inguruan dagoen ororen ezagupena izan behar du. Horregatik ikastaro honetan kinesfera, espazioaren lerroak, geometria, tentsioak, indarrak, gorputza eta objektuaren arteko erlazioa ikusiko ditugu.

Talde lana, entzumena eta sinergia landuko dira beroketa aktoral baten bitartez. Antzerki fisiko eta bisualak dituen sormen aukerak usainduko dira, objektuekin jolastu eta beste adierazpen sinboliko eta metaforikoak ikertuko dira.
 
IRAIA ELIAS

Musikaren mugimenduetatik gorputz partituretara. 8 orduko ikastaroa

Musika eta erritmoa hartuko ditugu oinarri ikastaroan eta gorputza hortik jarriko dugu mugimenduan. Nola da musikaren arabera mugitzea? Musika bera izatea? Nola musikaren kontra mugitzea? Zein mugimendu sortarazten dizkidate erritmo eta doinu ezberdinek? Nora eramaten gaituzte? Zein iruditegira? Nola gorpuztu?

Imajinazioa, musika, erritmoa, gorputz partiturak, entzumena, hitzak, jolasa eta esperimentazioa.

 

 

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba