Festivales

Hamaika ikuskizun izango dira Etxebarre 07 jaialdian

Etxebarren, Xiberuko herriri txikienean, uztailaren 7a eta 8an ikuskizunez jositako programazioa aurkeztuko dute Hebentik elkarteak antolatuta. « Oiherkoren trajeria »tik landa, Hebentik elkarteak herri ttipi baten artistoki bizitzea eta ederrestea dü helbürü, eta ber zoinean usatüz kanpoko besta baten eskentzea Xiberotar eta besteer. Etxebarre, 60 bizizale, Xiberoako herririk ttipiena da. Heben antzokirik ez, zenith-ik ez, aterberik ez bestarako … Laborari etxe aitzineak, okolüak, artegiak, soroak, karrika izanen dira leküak ikusgarri, erakusketa edo ostatütako…Bi gaüaldiren denboran, herria bera ikusgarri date.
Ikusgarriak
Gernika (F. Arrabal) – Frantsesezko antzerkia –Senar emazte elibaten bizia Gernikako bonbardaketa denboran 1937an. Bizi puzka ttipi bat Historia handian… Pierre Vissler, Renate Dregger, Ramon Albistur, Pierre Thibaud, Nicolas, Carine, Nathalie Irigoyen
Gernika (B. Manciet) – Euskara eta okzitandarrezko kantore –Elkarrizketa bat telefonoz : « -Udaberria azkenean Gernikan?-Gerezi basa molkoek zazpi metroko punpeak egiten. Gure gerezi basa ondoek haur molkoak dakarzkate. » Amaren Alabak
Ana Non (A. Gomez Arcos) – Euskal kantore eta dantza, musika – 75 urteko Ana Paücha andereak bere etxea üzten dü, agian orozbakoz, hoinez, bere seme presoaren bisitatzera joaiteko, erresumaren iparraldean. Bruno Holmaert, Maika Etxekopar, Ixa Larralde, Nadine Mailharin, Joana eta Oihana Larrandaburu
Etxebarre 1 (Dominika Rekalt) – Kantore eta musika sorkuntza, herriko lekü izenekin idatzirik den ipuin bat. Mixel Etxekopar, Jeremy Garat, Peio Cachenaut
Berterretxen kantorea : « Haltzak ez dü bihotzik… » 6 mente Etxebarren agitü ehaite hau ahoz aho kurritzen dela. Lucien Joa
Etxebarre 2 – Karrikan sü eta sonü – Gaüaldi ürrentzean Etxebarreko karrika süz ederretsiko da Compagnie Suak
Kirromantzia – Joseba Sarrionandia idazle olerkari euskaldünaren poesia züzenean Dominika Rekalt
Erakusketak
Gaüzakien opera – Erakusketa, herrian bildü gaüzekin. Bizi berri bat ezagütüko düe herriko gaüzatto zonbaitek, mekanika eta mogimentü sortüz. Uztaro , Jean Philippe Socarros
Etxebarre 3 – Herritarren argazkiekin erakusketa – Zerk egiten dü herri bat? Düdarik gabe hor bizi direnek; Etxebarren ere hala da, eta esker berezi hau etxebartarrentako da. Christophe De Prada, Gonzalo Etxebarria
Bidegorriari so – Argazki erakusketa, Oiartzun herrian hartürik – Gaüza ttipi eta apaler sogitea ez da beti hainen aisa, bena zoinen beharrezko dügün ! Dominika Rekalt
Etxebarre 4 – Altzari zaharretarik, berriren sorkuntza. Ecole d’arts du BAB
Etxebarre ttipi beita, 400 pertsona gaükal sartüko dira. Ikusleak bi taldetan dirate, ikusgarri eta erakusketa oroen ikusteko. Bi gaüaldiak berrak dirate.
Kasü !!! 6 orenetan hasiko da lehen ikusgarria !
Kabaret bat okolü batetan 5.30tarik zabalik date, janari eta edariekin.
Hobere da sartzea aitzinetik erostea. Ebia bada, gaüaldiak ezeztatürik dirate, eta sartze saria gibel emanik. Üda urrentzean beste egünak haütatürik izanen dira.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba