Festivales

Kalerki 2014 de Zarautz

Los días 10, 11 y 12 de julio tendrá lugar en Zarautz el festival de artes de calle Kalerki con una programación compuesta integramente por espectáculos que tienen la calle como escenario. Este festival que durante años ha sido organizado por Alproja pasa a manos del ayuntamiento de Zarautz y Artekale con el apoyo del Gobierno Vasco y la Diputación de Gipuzkoa. Kalerki: Teatro, circo, música y danza para todos los públicos durante tres días.

 

Hasteko, uztailak 10ean arratsaldeko 19:00etan AUPA MAURIZIA! kalejira ibiliko da gure kaleetan, Arratiako Maurizia panderojotzailea, Leon albokaria eta Fasio trikitilaria. Hiru marioneta erraldoi eta musikariak kalez kale abiatuko dira trikitixaren usadio zaharreko errepertorioa plazaratzen. Dantzari eta dantzazale guztiak animatzen ditugu parte hartzera. Ostegunean beste bi emanaldi, lehenengoa arratsaldeko 20:00tan Lege Zaharren enparantzan Malas Konpañias Zirko Taldearen ORSAI ikuskizuna, adin guztietakoentzat akrobazia eta esku jolas ikusgarri eta dibertigarria. Eta bukatzeko dantza ikuskizun bat 21:15tan Arrosategiko parkean Compagnie Rouge Elea-ren RONDE-BI AHIZPA. Besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean ematen den bi dantzarientzako dantza eta airezko pieza zoragarria.

Ostiralean, uztailak 11, lau proposamen izango ditugu gure kaleetan. Arratsaldeko 19:00etan Malekoiko Sortaldean Gorka Ganso izango da «WALKMAN», gizona, showmana, limurtzailea, egiten dituen gauza guztiek merezi dutela sinetsi duen ergela. Jarraian (20:00) eta toki berean Andaluziatik datorren La Guasa Circo Teatrok LA GUASA MOBIL lagunarteko zirku-antzerki ikuskizuna %90 hondakin birziklatuekin egindako eszenografia bizi eta aktiboan. Proposamen bitxi eta berritzailea. Lege Zaharren enparantzan egingo du Trapu Zaharra talde ezagunak KONGA aurtengo ikuskizuna. 21:15etan luzaroan langabezian dauden pertsonak martxan jartzeko gai den adituak parra eragingo digula ziur. Eta eguna bukatzeko, gaueko 23:00tan Munoan, Aragoi eta Kataluniako aktoreek osatzen duten Compañia Capiacuaren ENTREDOS ikuskizun magiko eta poetikoa, absurdo eta komikoa. Ikuskizun honetan antzerkia, zirkua, dantza eta objetuen manipulazioa biltzen dira. 2013ko Huescako Antzerki Azokan publikoaren Ikuskizun Onenaren Saria jaso zuen

Larunbatean, uztailak 12, beste lau ikuskizun. Lehenengoa arratsaldeko 19:00tan Sortaldean, Teatro Salitreren GOZO-GOZO, batere zentzurik gabeko ikuskizuna, edozein amak seme-alabei ikustea debekatuko liekena… duela 20 urte sortutako ikuskizuna berriz dakarte kaleetara publikoak hala eskatu bait die.Hauen esanetan, urte guzti hauetan sortu duten ikuskizunik lotsagabeena.

20:00etan Musika Plazan Andaluziatik datozen Vagalume Teatrokoen AGITACION SENIL. , hitzik gabeko komedia xalo baten atzean ezkutatuta, hiru agureek barrea eragingo digute etorkizunean etorriko zaigun egia gaitzat hartuta. Horrelakoxea da bizitza, paradoxa gogorra, konzientziak esnatzeko kontraesanak behar dituena.

Kukai Dantza Konpainiaren GELAJAUZIAK azken lana ikusteko aukera izango dugu iluntzeko 21:30ean Lege Zaharren enparantzan, 25 minutuko pieza, plazan egiteko sortua. Kukai konpainiak eta Cesc Gelabert koreografo handiak herri dantzei begirada berri bat emateko batu dituzte indarrak eta hauxe honen lekukoa.

Eta aurtengo azken emanaldia, gaueko 23:00etan Munoan, Kataluniatik etorritako Guillem Alba & The All in Orchestraren MARABUNTA, jai amaiera paregabea. Zoramena, pailazoaren kaosa eta zuzeneko musika. Gag absurdoak eta kabareta, barrearen oihanean ondo pasatzea da helburu bakarra. Larunbat gauean Munoara hurbildu zaitezten gomendatzen dizuegu, troupe beri bat heldu da gure kaleetara. Deskonektatu telefonoa eta burmuina. Publikoa guztiarentzat hona hemen «Marabunta» erabateko ikuskizun dibertigarria.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba