Estrenos

Vaivén estrena ‘Barre buruaz beste egiteko (Happy End)’ en Donostia

Tras el estreno el pasado 8 de mayo en Vitoria-Gasteiz de ‘Para morirse deprisa’, Vaivén Producciones presenta los días 20 y 21 en el Teatro Principal de Donostia ‘Barre buruaz beste egiteko (Happy End)’ versión en euskara del mencionado espectáculo. Dirigido por Iñaki Rikarte, esta obra es una comedia negra sobre la situación social actual lleva la realidad hasta el límite del absurdo y desde el humor negro abordan temas de actualidad.

HappyEnd, suizidei, elkarri lagunduaz,euren xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten lagunduz gero, HappyEndek zin egiten die euren momentua iritxitakoan helburua betetzen lagunduko dien norbait izango dutela aldamenean. Elkartea krisiaren gerizpean loratu da, baina azkenaldian, kimu berdeak eta baikortasuna ernatzen ari direla eta, suizidak uxatzen hasiak direla dirudi. Alegia, mundua krisia gainditzen ari den bitartean, HappyEnd bertan murgiltzen hasia da…Telefonoak jotzeari utzi dion une horretantxe azaldu da Ainhoa, bere tratua bete duen suizida berau eta, Gabrielak, Elkarteko koordinatzaileak, laguntzaile bat topatu zain dago.

Elkartean sartu ahal izateko betekizunak arrunt zorrotzak dira, izan ere, HappyEnd, akats moralik ez duen elkartea izateaz harro dago. Gauzak horrela, baliteke Martinekin salbuespen bat egin behar izatea…

Errealitatearekin sentitzen dugun konpromezuarekiko leial izatekotan, lan honetan krisia eta «bere eratorrietaz» hitz egin nahi izan dugu. Edozein ezbeharren inguruan loratzen diren negozioei buruz ari gara eta tabua den gai baten inguruan zehazki: arnas hartzeari uzteko erabaki zail eta librea. Umore beltza abiapuntutzat hartuta giza-baldintzaren inguruko gogoetetan barrena murgilduko gara (bizitza antzerkia da eta alderantziz). Ahotsa eman nahi genieke «krisiak estutu baina ito ere» egiten duela sentitzen dutenei eta suerta daitekeen eztabaida sozialari (askorentzat, morala) ere koxk egingo diogu, norberarena baita erabakia. Amaiera zoriontsua ote hala ez; hori, beti geratuko da zeuen eskuetan, ikustera etorriko direnengan, alegia.

Vaievenek 18 urteko ibilbidean abangoardiako testu argitaragabeak taularatu izan ditu, horixe izan dute bereizgarri nagusietako bat. Ospe handiko egileekin egin izan du lan, aipatzekoak dira Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán, Borja Ortiz de Gondra, Olga Margallo; klasiko unibertsalen bertsioak, esate baterako Sofocles, Chejov, Marlowe edota Brecht, balio handiko talde artistiko eta zuzendariekin. Ikusleei kalitatezko antzerkia eskeintzea izan du beti asmotan, gaur egungo gizarteari ardurazkoak zaizkion gaietan sakonduaz.

Konpainiaren muntaien artean azpimarratzekoak dira: La Coraje, Sin Vergüenzas- Lotsa Gabe, A cuestas con Murphy, Eduardo II, Antígona, Inalanbrikak, Nasdrovia Chejov!, El Club de las Mujeres Invisibles, Duda Razonable, Purga eta Terapiak. Bildutako sarien artean: Donostia Saria 2002, Ercilla Saria 2006, Arte Eszenikoen Max Saria 2006, ea.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba