Bartzelona ahaztu – Battle, Carles

ISBN: 84-937000-3-7

Comprar en Libreria Yorick

DESCUENTO PARA LOS SUSCRIPTORES.
Introduce tus datos de acceso o suscríbete AQUÍ
Categoría: Etiqueta:

Bartzelona ahaztu obrak Bartzelonako hirian batzen diren “bizitza gurutzatu” batzuk aurkezten ditu: neska japoniarra, filosofia irakasle bi, supermerkatu pakistandar baten arduraduna, Finlandiako margolaria, “La Caixa”ko langilea, ikasle bi,… Pertsonaiek, hasiera batean independenteak badirudite ere, haien arteko lotura bitxiak dauzkate. Desagerpen arraro batek astindu eta atsekabetzen ditu. Eta badirudi txunditu egiten dituela errealitatea ipuinen bitartez azaltzeak, zahar bezain ahaztuta daukagun fenomeno horrek, hain zuzen.

“Gauza zahar eta berrien arteko inflexio une kritikoan, dagoeneko existitzen ez den hiri bateko estereotipatutako ikuspegi soziokulturalak kolokan jartzeko gai den proposamen ausarta duzue hau. Fikzioaren bitartez, errealitate berriei bidea emateko uberak uzten dituen apustua. Antzineko pitxerrak suntsitu eta leku guztietan sakabanatzeko beharra dago, sortzen ari den kultura berriaren oinarri izan daitezen. Pertsonaiek, zoritxarrekoen zoritxarrekoenak, ikasitako gezurraren bidean zehar, giza balorerik oinarrizkoenak galdu dituzte. Belaunaldi, harreman pertsonal eta kultura desberdinen arteko gatazkak nahasten dira hiri-espazio berean, azken hau protagonista bihurtuz, non hitzen aniztasunak entzunda izateko lehiatzen den”. (2008ko XXXIII. Born Antzerki Sariaren epaimahaikideen akta)

Itzultzailea: Iñaki Ziarrusta

 

 

Botón volver arriba