El Chivato

‘1937, Gogoaren Bidezidorretatik’ ikuskizunak Donostia Antzerki Saria jaso du

‘1937, Gogoaren Bidezidorretatik’ ikuskizunak Donostia Antzerki Saria jaso du. Hau da, 2003. urtean, Donostian aurkeztu den obren artean onena bezala aukeratu dute. Sariaren ordainetan, Kukaiek eta Tanttakak Helena Sotelok egindako eskultura jasoko dute eta 9.000 euroko diru-laguntza eskuratuko dute beste ikuskizun bat prestatzeko. Aldi berean, datorren igandean obra berriro aurkeztuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostia Saria Kukai eta Tanttaka konpainiek denbora laburrean jasotako bigarren albiste pozgarria da. Izan ere, ikuskizun bera antzerki eta dantzaren MAX sarietarako izendatu dute, Ikuskizun berri onenaren sailean. Joan den astean bertan Madrilen finalista bezala aurkezpena egin ostean, ikuskizuneko partehartzaileak Zaragozako sari banaketan izango dira apirilaren 26ean.
Hain zuzen, ‘1937, Gogoaren bidezidorretatik’ lan saritua ikusteko aukera ezin hobea izango da asteburu honetan. Guztira 3 emanaldi eskainiko dituzte. Horrez gain, ikuskizuneko partehartzaileek larunbatean Donostia Saria jasoko dute Gipuzkoako hiriburuan Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta egiten den gala berezian.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba