Estrenos

Azikak ‘Zazpi egun’ estreinatuko du Gernikan

Ikus-entzulego gazteari zuzendutako txotxongilo antzerkian diharduen konpainia baionarra dugu Azika. Beren laugarren lana, Zazpi egun izenburupean aurkezten den txotxongilo eta musika ekoizpena, datorren hilaren 15ean estreinatuko da lehen aldiz hegoalden, Gernikan hain zuzen ere. Kontzertina eta piano saioen zuzeneko emanaldia eta txontxongilo muntaia bateratzen dituen Zazpi egun izeneko lana, zazpi pasabide ezberdinetan banatzen da eta 3 urtetako haurretatik hasita publiko guztiari dago zuzendua. Pasabide horietako batzuk, Andersen-en ipuinetan dute oinarria nahiz eta ikuskizuna jatorrizko testuetatik aldentzen den, bertsio ‘originalak’ eraginez; besteak beste, Castelvold-eko presoa izenburua duen azken istorioa, non Mikel Laboaren “Txoriak txori” abestia entzun ahal den, edota Gernikako bonbardeaketa gogora ekartzen duen beste bat ere. Iparraldeko taldearen azken muntai honetan irudiak eta musika gailentzen dira hitzen gainetik.
Gernikara hurreratzen direnak, pertsonai anitz eta xelebreen istorioak ikusteko aukera izango dute: “kondalari zirtolari bat, bufoiak, lore musikaria, herritarren dantzak eta beren tango ametsak, berunezko soldadua, Txori trufaria…”, txotxongilo talde baionarrak, irudikapena lantzen duen magia eta xarmaz beteriko mundua proposatzen du.

Informazio guztia ARTEZ aldizkarian.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba