El Chivato

Donostiako Orfeoiak irekiko du Zarautzko Udako XIV. Musika Ekitaldia

Donostiako Orfeoiak eta José Manuel Azkue organujoleak irekiko dituzte datorren ostiralean (2002/08/02) Zarautzko Udako XIV. Musika Ekitaldiak Frantzizkotarren elizan izango den kontzertuarekin. Patxi Azpirik zuzenduko duen agerraldian Soto, Berlioz, Lloy Weber, Fauré, Escudero eta Garbizuren lanak izango dira entzungai. Zarautzko Frantiskotarren elizan abuztuko ostiraletan ospatuko den Udako XIV. Musika Ekitaldiak, Donostiako Orfeoiak eta José Manuel Azkue organujoleak ostiralean gaueko hamar eta erditan eskainiko duten ekitaldiarekin hasiko dira. Estreinaldiko agerraldia Azkuek bakarrik joko duen S. Sotoren ‘Cripta: santuario de Aranzazu’ lanarekin hasiko da eta jarraian H. Berliozen Faustoren Kondenazioa laneko ‘Dans le ciel’ eskainiko dute elkarlanean abesbatzak eta organujoleak. Egitaraua Lloy Weberren ‘Pie Jesus’ lanarekin jarraituko du, non Ana Salaberria eta Ainhoa Franco bakarlari lanetan izango diren, G. Fauréren Requiemeko ‘In Paradisum’, Francisco Escuderoroen ‘Illeta’ laneko pasarte bat eta Tomás Garbizuren ‘Juan XXIII Aita Sainduaren Meza’rekin burutuko da agerraldia. Garbizuren lana Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zuten iazko Musikaste ekimenaren barne eta ostiraleko kontzetuan Azkue organujoleak, José Ramón Alberdi tinbalariak eta abesbatza donostiarra eskainiko dute elkarlanean.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba