El Chivato

Eskual Titiriteroen Topaketak Zugarramurdin izango dira apirilaren 17 eta 18an

Eskual Titiriteroen Topaketak, Estefa Erro eta Mikel Diazen omenez prestatutako bosgarren, Zugarramurdin izango dira apirilaren 17 eta 18an. Egun biren buruan Behi Bi’s, Antzezkizuna, Pixka, Deja Bu, El Tenderete eta Virabolta, Traboules, Taun Taun, Goloka, Imagina-T, Bihar, Corrado Masacci, Azika eta Kukubiltxo taldeek euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko Anariren kantaldia izango da. Topaketa hau duela 8 urte hasi zen (1996 urtean). “Kukubiltxo” taldean lan egina zuen Mikel Diaz hil berria zen, eta bere omenez antolatu zen lehenbiziko topaketa. Aldi berean bertze hausnarketa bat egin zen: nahiz eta Euskal Herrian txontxongiloen topaketak egiten ziren, hoiek nazioartekoak ziren eta hemengo talde guztiek ez zuten parte hartzerik. Hutsune hori ikusiz, aukera hau Euskal Herriko taldeendako egiteko profitatu zen. Bi urteen buruan Mikelen laguna eta lankidea zen Estefa Erro ere hil zen, eta hortik aintzina bien omenez egiten da.
Mikel Diez eta Estefa Errok Arte Ederretako ikasketak elkarrekin egin zituzten Bilbon eta ondotik bertze ikastaro batzuk egin ondotik (Frantziako txontxongilo eskolan, Charlevillen, garrantzitsuena) Mikel panpiak egiteko tekniketan espezializatu zen eta Estefa eszenografian.
1990ko harmarkadaren hasieran Zugarramurdin tailer bat montatu zuten eta lanean hasi ziren, bertzeak bertze, ETBko “Txokolatex” programarako panpinak egin zituzten ( Arzallus, Idigoras, Ardanza, Garaikoetxea eta Txiki Benegas). Panpin hauek “Spitting Image” telesail britaniarren Terry Leerengandik ikasitako teknika bidez eginak zituzten eta gaur egun gisa honetako panpinak ezagunak egiten bazaizkigu ere, garai hartan sekulako ikusmina sortu zuten.
Ondotik“Kilimiliklik” taldea osatu zuten, herriko bertze bi kideekin batera eta Zugarramurdin “Sorginak” txontxongilo antzeslana muntatu zuten, Euskal Herrian zegoen lehenbiziko Txontxongiloen antzoki egonkorra sortuz.
Topaketa hauetan bertze gisako ekintzak ere antolatu izan dira: erakusketak (Mikel eta Estefaren lanenak, eta “Centro de Títeres”ekoak); larunbata arratsetan kontzertuak egin izan dira eta igande arratsaldean kantaldiak antolatzen segitzen da; kantaldi eta kontzertu hauek direla eta talde hauek parte hartu izan dute: Ruper Ordorika, Gari, Xabier Montoia, Petti, Jabier Muguruza, Tapia ta Leturia, Joxe Ripiau, Potato, Zazpi eskale eta Kukumiku. Lehenbiziko topaketetan akanpalekua ere antolatu zen.
Antolakuntza eta ekitalde guztiak jendeak erakusten duen borondate onagatik egiten dira: taldeek ez dute deus kobratzek, eta ordainean lo egiteko lekua eta jantekoarekin batera ematen zaien diruakin konformatzen dira; taldeak hartzen dituzten landetxeek ere ez dituzte beren prezioak kobratzen; Herriko Etxeak eta “Akelarre” Elkarteak beren instalazioak uzten dituzte; aurten lehenbiziko aldiz “Akelarre” elkarteak diru-laguntza ere ematen du (taldeei ordainketa duinago bat emateko asmoarekin); eta gainontzeko finanziazioa, antolakuntza eta lana “Kisu-labe” elkarteak egiten du.
Aintzineko lau ediziotan parte hartu izan duten taldeak hauek dira: Kilimiliklik, Behi bis, goloka, Korroska, Bihar, Txo Titeres, Taun Taun, Kukubiltxo, Deabru beltzak, Taupada, Mines de Rien, Kukuma, Retablo de figurillas, Corrado Masacci, El tenderete, Pagopie, Azika, Kixka eta Gargantua.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba