El Chivato

GILKITXARO ANTZERKI TALDEA LARRU GORRITAN

Ertzaintzak asteartean Deustuko Erriberan dagoen Blokin Etxe okupatua bortizki desalojatu ostean, Gilkitxaro antzerki taldea kalean geratu da. Gilkitxaro euskal antzerki talde amateurra da. 1995en sortu zen taldea Deustuko Gazte Lokalean. 1999tik aurrera Blokin Etxean burutu izan ditu entsaioak eta sormen lanak. Astearte goizean aurpegia estalita zuten 15 polizia Blokin Etxera zatar sartu ziren aldez aurreko inongo abisurik gabe. Bertan lotan zeuden gazteak identifikatu, haietako bi jipoitu eta hainbat triskantza eragin zuten. Inork ezin izan du oraindik etxe barrutik ezer atera, ezta barrura sartu ere. Beraz, barruan geratu den antzerki materiala eskuratzeko modurik ez dugu.
Antzerki talde amateurra eta autofinantziatua izanik, lokal okupatuak ezinbestekoak dira gureak bezalako ekintza kulturalak burutu ahal izateko. Gaur egungo gizarte ereduan okupazioa da dagoen irtenbidea.
Lokalik gabe geratu, eta gure material guztia ere barruan egon arren, Gilkitxaro antzerki taldeak bere emanaldiekin jarraitzeko asmoa duela iragarri nahi dizue. “TROKAOLATARRAK” antzezlanaren emanaldiak: urriak 20 Durangon, azaroak 11 Beran eta azaroak 18 Mutrikun.
Idatzi honekin gure elkartasuna adierazi nahi diegu Blokin Etxeko bizilagunei.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba