El Chivato

India Protagonista Tolosako Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian

Tolosako Titirijai-Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak bere XXII. edizioa beteko du azaroaren 27tik abenduaren 8a bitartean eta bertan Bulgaria, Hungaria, Belgika, Holanda, Kroazia, Mexiko, Italia, Espainiar eta Frantziar Estatuetako konpainiak zein Euskal Herriko taldeez gain Indiako lau talde izango diren, aurten Asiako herrialde horrek jasoko baitu protagonismo nagusia. Iragarritako agerraldiak Euskal Herriko hainbat tokitara hedatuko badira ere, Tolosako antzoki eta areto desberdinak izango dira jaialdiaren ardatza, bertako Aranburu Jauregian kokatuko baita ‘Indiako Leihoa’ deituriko erakusketa eta Nafarroako Etorbideko hainbat dendetako erakusleihoetan jarriko da Bihar Txotxongilo Taldearen 25. urteurrena ospatzeko erakusketa.
Tolosako XXII. Titirijai-Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia Donostia, Ibarra, Elgoibar, Pasaia, Ordizia, Bergara, Eibar, Irun, Sestao eta Iruñaraino helduko da, bertan izango diren 25 konpainiak 140 emanalditik gora eskainiko dituztelarik. Egitarauan, lau euskal konpainia eta Estatu espainiarretik gerturatutako beste zazpiren ekoizpenak izango dira ikuskgai.

Ikuskizunen informazio guztia ARTEZ Aldizkarian.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba