El Chivato

Italian ariko da gaur Xukan Taldea

Milan hiritik 40 kilometrotara dagoen Varese herrian, Xukan Taldeak espresoki ekitaldi horretarako prestatutako ‘Iturrian zer dago?’ ikuskizuna eskainiko da gaur (2002/06/14), Europako Batzordeak antolatutako ekitaldian. Xukan Taldeak dantza, trikitia eta bertsolaritza uztartzen ditu. ‘Iturrian zer dago?’ euskal dantza ikuskizuna antzinako labadero batetan kokatzen da eta Vareseko Ispra Zentroan eskainiko duten ekitaldian Jon Ansorregi eta Andoni Larrañana trikitialriak, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Iban Agote, Kimetz Larrañaga, Aitor Sorasu, Ainara Olamusu eta Idurre Salvador dantzariak ariko dira. Ispra Zentroan, Europako Batasuna osatzen duten herrialdeetako 1.200 zientzialarik eta munduko beste herrialdeetako 400 ikertzailek egiten dute lan, eta Europako Batzordeak antolatutako ekitaldiak herrialde ezberdinetako kultura eta tradizioen erakustaldia izan nahi du. Hori dela eta, Xukan Taldeak euskal dantza ikuskizuna eskainiko du Europako Batzordeko Zientzialari eta ikertzaileen aurrean. Bestalde, aste horretan bertan Eusko Jaurlaritzak Milan eta Napoles hirietan euskal turismoa merkaturatu eta sustatzeko ekitaldiak egingo dituela eta, bihar (2002/06/15) eta etzi (2002/06/16) Milan erdian kokatua egongo den Euskadiren karpan ere parte hartuko du trikitilariak, bertsolariak eta dantzariak biltzen dituen taldeak.

Mostrar más

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Botón volver arriba